
Rauschenberg, Robert
Biografía
Port Arthur, Texas, 1925 | Captiva Island, Florida, 2008
1925
Urriaren 22an jaio zen Milton Ernest Rauschenberg izenarekin Port Arthur-en (Texas).
1944
Ameriketako Estatu Batuetako itsas armadan izan zen.
1947
Kansas City Art Institute-n matrikulatu zen eta Bob izena jarri zion bere buruari (aurrerago, Robert).
1948
Parisko Académie Julian-en hasi zen ikasten eta AEBra itzultzean, Black Mountain College-n, Asheville-tik gertu (Ipar Carolina).
1950
Aurreko urtean New Yorkera joan ostean, Art Students League-ko eskoletan hartu zuen parte eta han Cy Twombly ezagutu zuen.
1951
Haren lana New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) jarri zuten erakusgai Abstraction in Photography erakusketan. Lehen bakarkako erakusketa New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n izan zen, eta White Paintings eta Black Paintings sailak hasi zituen.
1952
John Cage-k antolatutako Theater Piece # 1 emanaldian parte hartu zuen; hori artearen historian lehen «happening»tzat hartzen da. Bidaia bat egin zuen Europa eta Afrikan barna Cy Twombly-rekin.
1954
Lehen Combines lanekin hasi zen, eskultura eta pinturaren aldeak konbinatzen dituzten obrekin.
1959
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2-n eta São Pauloko V Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen. Haren lana André Breton-ek eta Marcel Duchamp-ek Parisko Galerie Daniel Cordier-en antolatu zuten L'exposition internationale du surréalisme erakusketan egon zen ikusgai.
1961
New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) The Art of Assemblageerakusketan parte hartu zuen. Parisko Galerie Daniel Cordier-en egin zuen erakusketa.
Parte hartutako erakusketak
- Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
- 1998ko azaroak 21 - 1999ko martxoak 7
- Durero-tik Rauschenberg-era: marrazkiaren muina. Albertina eta Guggenheim Bildumetako maisulanak
- 1999ko martxoak 9 - 1999ko maiatzak 16
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- 2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- 2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
- Robert Rauschenberg: Gluts
- 2010ko otsailak 13 - 2010ko irailak 12
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- 2010ko azaroak 6 - 2011ko martxoak 13
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22