Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Lehenengo lanak

Info gehiago

Atalak

Lucio Fontana. Atarian

Erakusketa honek Lucio Fontanaren (Rosario, Argentina, 1899–Varese, Italia, 1968) ibilbidearen analisi berria eskaintzen du, XX. mendeko artistarik berritzaileenetako bat izan baitzen bera. Bere ekoizpenaren azken bi hamarkadetan sortutako pintura ebaki ezagunen (tagli) hautaketa zabalarekin batera, beste obra-multzo garrantzitsu batzuen eredu bikainak ere aurkezten ditu erakusketak, Fontanak eskultore figuratibo gisa izandako hastapenetaraino atzera eginez. Lucio Fontana. Atarian erakusketak, halaber, mihise gainean egindako artelan nabarmenez gain, zeramikazko pieza finak —ibilbide osoan zehar erabili zuen Fontanak material hori— nahiz giro (ambienti) bide-urratzaileak ere hartzen ditu. Eraikuntza horiek murgiltze bisuala ahalbidetzen dute, eta Fontanak artearen espazioa eta ikuslearen espazioa esperientzia-eremu jarrai bakarrean integratzeko zuen nahi erradikalaren testuingurua dira.

Lucio Fontana. Atarian artistaren ondarearen berrikuspena da. 1931 eta 1968 artean egindako ehun bat objekturen hautaketaren bitartez —tartean, eskulturak, zeramikak, pinturak, paper gaineko obrak eta giroak—, erakusketak ikuspuntu berri batez aztertzen du Fontanaren lana, pinturaren eta eskulturaren artean beti, eta espazioaren eta artelanaren materialtasunaren inguruko ikerketaren testuinguru zabalagoan txertatzen du.

New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Milango Fondazione Lucio Fontana-rekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.

BESTE ATALAK

Lucio Fontana. Atarian

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Lehenengo lanak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala: ebakidurak eta zuloak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Giro espazialak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Itsaspea

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Natura

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Zuria zuriaren gainean

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Islak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago