Edukira zuzenean joan

Lucio Fontana. Atarian

Lehenengo lanak

Info gehiago

Giro espazialak

Info gehiago

Atalak

Kontzeptu espaziala: ebakidurak eta zuloak

Gerra Hotzaren eraginpean sortu zituen Fontana-k bere obrarik enblematikoenak; izan ere, mehatxu nuklear iraunkorrak eta espazioko lasterketara bideratutako nazioarteko ikerketak baldintzatutako aroa izan zen hura. Kontzeptu espaziala izenburupean, zulatutako pinturekin osatutako sailak argi elektrikoa transmititu eta iragazteko pantaila modura pentsatu zituen. Mihise tenkatua euskarri gisa baliatuta, asto gaineko pinturaren mendebaldeko tradizioa modu erradikalean eraldatzeari ekin zion Fontanak. Zuloak (buchi) aldatzen joan ziren urradura sentsual bilakatzeko, eta artistak hutsunea ipini zuen bere praktikaren muin-muinean. 1958an egin zuen lehen ebakidura (taglio) Fontanak, eta haren keinurik bereizgarriena bezala ezarri zuen. Mihisearen azalera osoan aplikatzen zuen pintura artistak; ondoren, sastakai zorrotz batez egiten zuen ebakia eta, jarraian, irekidurari eskuekin ematen zion forma zuzenean, gaza beltzezko zati bat itsatsiz batzuetan. Denborarekin, ebakidurak zuzenagoak eta neurtuagoak bihurtzen joan ziren. Ebakiduraren prestaketa, aurrerapen eta sarraldi erabakigarriaren prozesu nekezari erreferentzia eginez, Fontanak “esperoak” (attese) esaten zien pintura horietako askori. Modu paraleloan, 1950eko hamarkadaren amaieratik baita ere, ezohiko formako mihiseen aukerak esploratzeari ekin zion Fontanak, Jainkoaren azkena (Fine di Dio) sailarekin gailurra jotzeko: “arrautza astral” delakoez osatutako multzoa da; kolore sintetiko biziz pintatuak daude, eta azalera zulatuek kosmosaren jatorria eta espazio infinituaren aurrean gizakiak bizi duen hunkipen-sentsazioa iradokitzen dituzte.

BESTE ATALAK

Lucio Fontana. Atarian

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Lehenengo lanak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Kontzeptu espaziala: ebakidurak eta zuloak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Giro espazialak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Itsaspea

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Natura

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Zuria zuriaren gainean

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago

Islak

Lucio Fontana. Atarian, Atala, 2019

Info gehiago