Lucio Fontana. Atarian
Lucio Fontana. Atarian
Kontzeptu espaziala: ebakidurak eta zuloak
Atalak
Lehenengo lanak
- Izenburua:
- Lehenengo lanak
- Erakusketa:
- Lucio Fontana. Atarian
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Argentina | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Fontana, Lucio
Jatorrian eskultore-formazioa jaso zuen Fontana-k, eta Argentina eta Italia artean garatu zuen bere karrera; hain zuzen ere, esperientzia transatlantiko horrek bere ikuspegi artistikoa definitu zuen. 1920ko hamarkadaren erdialdean hasi zuen ibilbidea Rosarion (Argentina), italiar immigrantez betetako hirian, aitaren Fontana y Scarabelli enpresan hiriko hilerrietarako hileta-eskulturak egiten. Ondoren, artista gaztea Milanera joan zen, Brerako Arte Ederren Akademian eskulturagintza klasikoa ikastera; han zegoela agertu ziren artistaren antiakademizismoaren lehen zantzuak, modelatze-teknika lehenetsi baitzuen zizelkatzearen gainetik. 1930eko hamarkadan, igeltsuak, terrakotak eta zeramikak definitu zuten Fontanaren ekoizpen figuratiboa, zeina hainbat influentziaren isla baitzen: Etruriako sarkofagoetatik futurismoraino; era berean, artistaren sorkuntzek aurre egiten zieten eskultura-praktikaren konbentzioei.