Edukira zuzenean joan

Richard Artschwager

[Richard Artschwager II]

Info gehiago

Atalak

Richard Artschwager [I]

Erakusketa honek argi berria igorri nahi luke Richard Artschwager (Washington D.C., 1923–Albany, AEB, 2013) artistaren ibilbidearen gainean, artista giltzarria baita XX. mendearen amaierako artegintzan, haren lanek desafio egiten baitiete zenbait mugari: pinturaren eta eskulturaren arteko mugari, artearen eta artisautzaren artekoari, minimalismoaren eta poparen artekoari.

Artschwagerren lana ardaztu zuten gune nagusiak labirinto ireki baten gisara erakutsi nahi ditu erakusketa honek, ia 70 artelan baliatuta, 1960ko hamarkadaren hasieratik milurteko berriko lehen hamarkadara bitartean egindakoak. Askotariko lan hautatu hauen artean aurkituko ditugu Artschwagerren zurezko eta formikazko hasierako egiturak, Celotex gaineko margolanak, eta aurrerago nylonezko zuntzez egindako eskulturak edo “txokoko piezak” deitu zituenak ere bai, tartean direla zaldi-zurdaz egindako lanak eta blp izenekoen sailak, artistak 1968an hasi zituenak, ugaritzeko eta hiri-eskala batean erakusteko asmoz. Artschwagerrek, ibilbide luzea eta askotarikoa erakusten duten margolan eta eskulturen bitartez, guztiz berezia den bideari ekin zion artisautzaren eta industrializazioaren artean; bertan jaso zituen espazioa nahiz hura betetzen duten objektuak eta izakiak. Eguneroko bizitzako lekuak eta eszenak irudikatu zituen artistak, bai eta gauzaki arruntak ere, hala nola mahaiak, aulkiak eta komodak, eta berrinterpretatu egin zituen material industrialak erabiliz, besteak beste formika, Celotexa, pintura akrilikoa eta zaldi-ile gomaztatua. Artschwagerrek forma geometriko hutsa ere esploratu zuen, batez ere bere eskulturetan, abstrakzioan ausartuz eta, kolore lauz egindako bere figura sendoez, ilusionismo piktoriko moduko bat iradokiz.

Artschwagerren lanak etengabe jartzen ditu zalantzan itxura eta funtsa, eta ontologiaren, epistemologiaren eta estetikaren eremuetan sartzen da, adimenez eta zorroztasunez, munduaren interpretazio fina eta errealista, umoretsua eta monumentala erakutsiz.

Erakusketa Guggenheim Bilbao Museoak eta MART – Museo di arte moderna e contemporanea di Trento e Rovereto museoak antolatu dute.

BESTE ATALAK

Richard Artschwager [I]

Richard Artschwager, Atala, 2020

Info gehiago

[Richard Artschwager II]

Richard Artschwager, Atala, 2020

Info gehiago