Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Modaren iraultza

Info gehiago

Atalak

[Sarrera]

1920ko hamarkada aurrerabidearen garaia izan zen, baina baita erreakziogarai bat ere. Mundu Gerra hondamendia izan zen. Gainera, haren atzetik egungo koronabirusarekin antzekotasun handiak zituen izurrite bat etorri zen, eta jendea bizitzeko irrikatan zebilen. XX. mendean beste inoiz baino gehiago, aldaketa-gogoa sekulakoa zen. Hiriak hazi eta hazi besterik ez ziren egiten, eta hiri-ikuspegi berriak sortu ziren. Ohiko gizarte- eta familia-rolak auzitan jarri eta eraldatu egin ziren, eta talde babesgabeenek ozen altxa zuten ahotsa politikako zein kulturako arloetan. Lan-baldintzak hobetuz joan ziren eta, horren harira, aisiaren industria agertu zen. Berrikuntza-gogoak arteari zuzenean eman zion bultzada, eta esperimentazioa hauspotu zuen diziplina guztietan. Harrigarria da ikustea garai hartako lorpen batek ere ez duela garrantzia galdu egungo munduan.

1920ko hamarkadari buruzko beste hainbat erakusketak ez bezala, honek bat egin ditu Bauhaus, Dadaismoa edo Objektibotasun Berria bezalako mugimenduak eta diseinua eta arkitekturaren diziplinetako ikono ospetsuak, agerian utziz eraldaketa aldi horrek dibertsitate formal handia izan zuela ezaugarri. Erakusketak ibilbide bat egiten du Berlin, Paris, Viena eta Zurichen barrena, garai hartako artearen bitarteko guztiak kontuan hartuz, hala nola pintura, eskultura eta marrazketa, baita argazkilaritza, zinema, collagea eta altzarien diseinua ere. Emaitza aurkezpen adierazgarri hau da, 300 bat artelan biltzen dituena eta zazpi narrazio ataletan artikulatzen dena. Atal horietan, pertsonaia ospetsuenen aldamenean, izen berri batzuk gehitu dira. Artista garaikide hautatuen talde batek esplizituki landu ditu 1920ko hamarkadako hizkuntza formala eta gaiak, egungo garaiarekin loturak eginez. Oraingo izurritearekin eta krisi ekonomikoarekin dituen antzekotasunak antzekotasun, 1920ko hamarkadak alde positibo ugari ere baditu komunean 2020koarekin eta, beraz, iraganera zuzendutako begirada honek ideia bizkorgarri eta inspiratzaileak eskain ditzake etorkizunerako.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Modaren iraultza

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Lana, aisia, diseinua eta arkitektura

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Trauma atzean utzita

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Rol berriak, eredu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Ikusteko modu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Gorputzaren nozio berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Irrika

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Erotismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Schall und Rauch

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Cabaret Voltaire eta Dadaismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago