Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Modaren iraultza

Info gehiago

Trauma atzean utzita

Info gehiago

Atalak

Lana, aisia, diseinua eta arkitektura

1920ko hamarkadako diseinuaren eta arkitekturaren ikonoak irmo geratu zaizkigu barneratuta garai horri buruzko imajinarioan. Lan munduan gertatu ziren aldaketei esker batez ere, posible zen estiloz bizitzea. Esan daiteke jendearen eguneroko bizitzarako eraldaketa handi eta sakonena lantegietan muntaketa-katea erabiltzen hastea izan zela: kontsumoko ondasunak masan produzitzeaz gain, langileen lanorduak gutxitu zituen eta, horri esker, aisiaren industria garatu zen. Bauhaus eskolak, 1919an Weimarren sortu eta 1925ean Dessaura mugitu zenak, hezkuntzan eta kulturan oinarrituz gizarte hobe eta demokratikoagoa eraikitzea zuen xedetzat. 1928an Josef Albersek zioenez, artistaren lanbidea primeran egoki zitekeen gizartera: “Ekonomiara erabat bideratuta dagoen garai batean gaude. […] Ikastea baino garrantzitsuagoa da probatzea, eta hasiera ludiko batek aurrera jarraitzeko adorea ematen du. Horregatik, ez gara sarrera teoriko batekin hasiko: hasieran, materiala bakarrik dago”. Urte horretan bertan, aurreneko Congrès International d’Architecture Moderne delakoa (Arkitektura Modernoko Nazioarteko Biltzarra, CIAM, 1928–56) inauguratu zen Hélène de Mandroten gazteluan, Suitza frantses-hiztuneko La Sarraz herrian. Lehen Biltzar haietan, zenbait partehartzailek —nola ziren Karl Moser (kongresuaren lehenengo presidentea), Le Corbusier, Walter Gropius eta Gerrit T. Rietveld— garaiko espiritua irudikatuko zuen arkitektura sozialki arduratsua aldarrikatu zuten. Printzipio hori diseinuaren arloari ere aplikatu zitzaion, baita hemen aurkezten ditugun zazpi eserlekuei ere.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Modaren iraultza

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Lana, aisia, diseinua eta arkitektura

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Trauma atzean utzita

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Rol berriak, eredu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Ikusteko modu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Gorputzaren nozio berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Irrika

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Erotismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Schall und Rauch

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Cabaret Voltaire eta Dadaismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago