Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

Trauma atzean utzita

Info gehiago

Ikusteko modu berriak

Info gehiago

Atalak

Rol berriak, eredu berriak

Gizonaren eta emakumearen rolak interpretatzeko era berriak lotura estua du Lehen Mundu Gerrarekin eta haren ondorioekin. Gizonek frontean borrokan zihardutenez, emakumeek, bai lanaren bai familiaren eremuetan, askatasun berriak berenganatu zituzten, nolabaiteko autonomia. Europako hainbat herrialdetan, 1918tik aurrera pixkanaka sartzen joan zen emakumezkoen sufragioa izan zen horren adierazle sinbolikoena. Aldaketa hori argi eta garbi aurki daiteke garaiko modan. Gizonak bizarra kentzen hasi ziren, eta ilea gominaz finkatzen; onddo-kapelak ordezkatu zuen kapela luzea, eta traje informalagoak eta gorbata dotoreak ordezkatu zuten lebita zurruna. Emakumeen artean arrakasta izugarri handia izan zuen ile motzak, baita belaunera arteko soinekoak ere, gerririk gabeak, eta pose dotoreetan erretzen zuten noizean behingo zigarroak. Europa osoan zehar, eleberriek eta argitalpen zientifikoek zalantzan jarri zituzten sexu-ohitura konbentzionalak, eta tabuak hautsi zituzten “perbertsio” jakin batzuen inguruan. Parisen, 1922an, Victor Margueritteren La Garçonne (“Mari-mutila”) bestsellerra argitaratu zen, eta Kees van Dongenen ilustrazioak gehitu zizkioten 1925ean; urte berean, Berlinen, Alexandra Kollontairen Wege der Liebe (“Maitasunaren bideak”) argitaratu zen. Kollontairen iritziz, pasioa eta maitasuna “emakume moderno eta langilearen” bizitzako fase bakar batzuetako ezaugarria ziren, eta emakume bat ama izan zitekeen ezkonduta egon gabe. Hamarkada horretan, lanbide berriak sortu ziren, hala nola idazkariarena, eta auzitan jarri zen ohiko lanpostuen definizioa.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Modaren iraultza

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Lana, aisia, diseinua eta arkitektura

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Trauma atzean utzita

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Rol berriak, eredu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Ikusteko modu berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Gorputzaren nozio berriak

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Irrika

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Erotismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Schall und Rauch

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago

Cabaret Voltaire eta Dadaismoa

Urte eroak, 1920ko hamarkada, Atala, 2021

Info gehiago