Edukira zuzenean joan

Motion. Autos, Art, Architecture

Hastapenak

Info gehiago

Atalak

[Sarrera]

Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak automobilaren alderdi artistikoa goratzen du, eta pintura, eskultura, arkitektura, argazkilaritza eta zinema bezalako arloekin lotzen du. Ikuspegi globala duenez, erakusketak zalantzan jartzen du diziplina desberdinen arteko banaketa, eta elkarrekiko dituzten lotura bisual zein kulturalak aztertzen ditu. Teknologia eta artea lotzen dituzten antzekotasunak ere jorratzen ditu, eta agerian jartzen du, adibidez, haize-tunelaren erabilerak zenbateraino lagundu zuen automobilei forma aerodinamikoagoa ematen, energia gutxiago erabilita azkarrago joan zitezen. Aerodinamikaren iraultza horrek eragina izan zuen mugimendu futuristaren artelanetan, baita garai hartako beste artista batzuen lanetan ere eta, azkenerako, den-denaren diseinu industrialean sumatu zen eragin hura, etxetresna elektrikoetan hasi eta lokomotorreraino.

Erakusketak ia berrogei automobil biltzen ditu: mota bakoitzeko onenetakoen sorta bat, beren edertasuna, berezitasuna, aurrerabide teknikoa eta etorkizun-sena kontuan hartuta aukeratuak. Aretoen erdian daude kokatuta, artelan eta arkitektura-adibide garrantzitsuz inguratuta; asko lehen aldiz aurkezten dira publiko zabalaren aurrean, orain arte ez baitira sekula atera dagozkien bilduma pribatu edo erakunde publikoetatik.

Automobilak goitik behera eraldatu du gure planetako hiri- eta landa- eremuko paisaia, baita gure bizi-estiloa ere; beste edozein asmakuntzak baino askoz gehiago. Energia elektrikoak ekarri bide duen iraultza berri baten atarian gauden honetan, erakusketa hau konbustioaren azken egunei eskainitako requiem antzeko bat litzateke.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Hastapenak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Eskulturak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Herritartzea

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Kirol-autoa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Aitzindariak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Americana

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Future

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Buztin-modelaketa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Automobil-maketak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago