Edukira zuzenean joan

Motion. Autos, Art, Architecture

Hastapenak

Info gehiago

Herritartzea

Info gehiago

Atalak

Eskulturak

1950eko hamarkadaren hasieran, Arthur Drexler zenak “gurpildun eskultura huts” gisa deskribatu zituen automobilak. Baieztapen hori berresteko asmoz, areto honetan elkarrekin ageri dira XX. mendeko automobilik ederrenetako lau eta garai bereko artista gailenetako biren eskulturak: biribilgune leunez osatutako Figura erdi-etzana, Henry Moore-rena, eta etengabeko mugimendu arinean ari den Urtarrilak 31 mobil erraldoia, Alexander Calder-ena.

Aretoko ibilgailuak beren bikaintasun teknikoagatik gailentzen dira —haietako bi seriean egindako ibilgailurik azkarrenak omen dira—; hemen, ordea, beren lerro jariakorren edertasuna goratu nahi dugu.

Artelan handiek bezala, Bugatti Type 57SC Atlantic eta Pegaso Z-102 Cúpula autoek aparteko balioa dute, adituentzat egindako edizio mugatuak baitira. Seriean ekoitzia izan arren, Bentley R-Type Continental modeloaz ere 200 ale inguru baino ez ziren fabrikatu. Autogintza mota horren eta artista baten estudioko lanaren arteko beste parekotasun bat automobilon karrozerietan datza, artisau erara banan-banan moldeatuak baitira, kurba konposatuak sortzeko metala eskuz tolestuta eginak. Atlantic autoa, Jean Bugattik sortua, hainbat belaunalditan artearen eta arkitekturaren munduan buru-belarri aritutako familia bati lotua egon zen. Automobilaren ondoan, Pantera zelatan eskultura dago ikusgai, Jeanen osaba Rembrandt Bugatti artistak egina. Bi lanek mugimendua dakarte gogora.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Hastapenak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Eskulturak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Herritartzea

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Kirol-autoa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Aitzindariak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Americana

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Future

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Buztin-modelaketa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Automobil-maketak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago