Edukira zuzenean joan

Motion. Autos, Art, Architecture

Herritartzea

Info gehiago

Aitzindariak

Info gehiago

Atalak

Kirol-autoa

Gerraosteko oparoaldi ekonomikoan —1950eko eta 1960ko hamarkadetan—, lehiaketa-autoen eskakizun teknikoek, batez ere 1 Formulakoek, areagotu egin zuten “lasterketetako” eta “errepideko” automobilen diseinuaren arteko aldea, eta diziplina desberdin izateraino bereizi zituzten. “Kirol-auto” bizkorren merkatua hedatu egin zen, eta fabrikatzaileak lehiaketarako autoen teknologia baliatzen hasi ziren. Erakusketarako hautatutako bost adibideak, bakoitza bere erara, gozamena dira begientzat, errepidean edo zirkuitu itxi batean aritzeko jaio ote ziren alde batera utzita. Artea eta moda uztartzen dituzte abiaduraren eta abenturaren fantasia asetzeko xedez, eta desiragarriak dira, glamourrez beteak, kultura garaikideko objektu gisa. Haien arteko adibiderik enblematikoenak pantaila handiko ikur ahaltsu bihurtu ziren, Hollywoodeko izarrak bezain ospetsu izateraino.

Zenbait artistak eta diseinatzailek, esaterako Andy Warhol-ek eta Ken Adam-ek, kultuzko objektu gisa erretratatu zituzten automobilok. Frank Lloyd Wright arkitektoak, berriz, laurogei auto baino gehiago izan zituen bere bizitzan zehar, haietako asko klasikoak, eta batzuk erakusketa honetan daude ikusgai. Berea da, hain zuzen, areto honetan dagoen “Automobile Objective” proiektua: Gordon Strongentzat sortua 1925ean, ez zen sekula eraiki, baina kiribil formako arrapala bat planteatu zuen lehen arkitektura-egitasmoa izan zen. Elementu horretantxe oinarritu zen arkitektoa gerora New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum sortzeko.

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Hastapenak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Eskulturak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Herritartzea

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Kirol-autoa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Aitzindariak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Americana

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Future

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Buztin-modelaketa

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago

Automobil-maketak

Motion. Autos, Art, Architecture, Atala, 2022

Info gehiago