Edukira zuzenean joan

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea

Pragako erresistentzia (1934–1938)

Info gehiago

Artista europar bat Suitzan (1946–1980)

Info gehiago

Atalak

Ingalaterrako erbestealdia (1938–1946)

Izenburua:
Ingalaterrako erbestealdia (1938–1946)
Erakusketa:
Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea
Gaiak:
Mitologia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sormena | Sinbologia | Erbestea | Gertaerak (batailak, gudak...) | Bigarren Mundu Gerra | Ingalaterra | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kokoschka, Oskar

Ingalaterrako erbestealdian, Oskar Kokoschka ez zen egonean egon. Hutsetik hasi behar izan zuen herrialde berri batean, non haren talentu artistikoak ez baitzuen osperik. Bizimodu xumea izan zuen Olda Palkovskà-rekin batera, eta Londres eta Polperro (Kornualles) artean bizi izan ziren; bigarren leku horretan, Karramarroa (1939–40) lanarekin hasita, gerra-garaiko Europari buruzko obra alegorikoen sorta bat abiatu zuen artistak. Margolan horiek formatu txikian eginda daude, materialak eskuratzeko zailtasunen eraginez, eta Kokoschkak bizi izandako garai dramatikoaren lekukotasun bikaina dakarkigute. Obra horietako motiboak hainbat eremutatik datoz, hala nola mitologiatik, satiratik eta baita herri kulturatik ere. Kokoschkak, garaiko egoera aipatzeaz gainera, artikuluak eta kartelak plazaratu zituen bere bakezaletasuna adierazteko eta berradiskidetzearen premia sustatzeko. 1947an, herritartasun britainiarra eskuratu zuen, eta horri esker Europan barna bidaiatzeko aukera izan zuen berriro. Dena dela, nahiz eta berehala itzuli zen Vienara familia ikustera, ez zen han bizitzen jarri. Urte berean, Basileako Kunsthalle museoak atzera begirako garrantzitsu bat antolatu zuen Kokoschkaren obraren harira; hari esker, Europako kulturaren berreraikuntzako artista eta protagonista funtsezkotzat jo izan zen Kokoschka.

BESTE ATALAK

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Enfant terrible bat Vienan (1907–1916)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Dresdeneko urteak (1916–1923)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Bidaiak eta Pariseko egonaldiak (1923–1934)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Pragako erresistentzia (1934–1938)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Ingalaterrako erbestealdia (1938–1946)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago

Artista europar bat Suitzan (1946–1980)

Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea, Atala, 2023

Info gehiago