Edukira zuzenean joan

June Crespo. Baskularra

Hedapen horizontala (Extensión horizontal)

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Ongi etorri June Cresporen obrari eskainitako Baskularra erakusketara. Bilbon bizi den artista nafarraren azken lanen ikuspegi zabala aurkituko duzue hemen, besteak beste, erakusketari izena ematen dion instalazio handia, Baskularra, erakustaldi honetarako propio egina.

June Crespo Iruñean jaio zen 1982an, eta 2005ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bakarkako erakusketak eskaini dizkiote Móstolesko Dos de Mayo Arte Zentroan eta Gasteizko Artium Museoan, besteak beste. Taldeko hainbat erakusketatan ere parte hartu izan du; azkenengoen artean aipatzekoak dira Miró Fundazioan egindako El sentido de la escultura; Parisko Jeu de Paume arte-gunean antolatutako Fata Morgana; eta 2022an Veneziako Bienaleko Pabiloi Nagusian izaniko partaidetza.

Bere praktika eskultorikoan, eraikuntza industrialean eta eskulturan ohikoak diren materialak erabiltzen ditu Crespok, hala nola zementua, erretxina edo burdina, eta eguneroko bizitzako beste elementu batzuekin uztartzen ditu, kasurako, aldizkariekin edo ehunekin. Eraldaketaren ideia da Cresporen obraren ardatza, eta piezek duten prozesu-kutsuan antzematen da hori. Hala,  bizi dugun garaiaren testuinguru aldakorrari heltzen dio Crespok, eta, modu transbertsalean, feminismoen nahiz egungo krisi ekosozialaren inguruko kezkak jorratzen ditu bere lanetan.

Erakusketaren webgunean, EDP Fundazioak babesturiko “Ba al zenekien...?” atal didaktikoan, artistaren biografia labur bat dago, baita ikus-entzunezko bat ere; bertan, bere lan-prozesuaren zenbait gako azaltzen ditu Crespok, eta Baskular lan handinahiari nola heldu zion ere kontatzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hedapen horizontala (Extensión horizontal)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Dividual

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Baskularra (Vascular)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beloak saila (Veils

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

VSCHC

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago