Edukira zuzenean joan

June Crespo. Baskularra

Baskularra (Vascular)

Info gehiago

VSCHC

Info gehiago

Iruzkinak

Beloak saila (Veils

Elementu gogor eta arinen ensanblajeak gainjartzea da Beloak sailaren ezaugarri nagusia. Crespok pieza bakoitzean erabiltzen dituen lehen materialak, gainera, landugabeak izaten dira, zimurtsuak, eta kontraste egiten dute haien gainean esekita ageri diren material leun eta delikatuekin. Oihalek besarkatu egiten dituzte artistak landutako objektuen formak, eta, hala, bigarren larruazal bihurtzen dira. Elementu astunak arinagoak eta goxoagoak diren oihalen barruan bilduta, babestuta geratzen dira. June Crespok ezaugarri afektiboak azaleratzen ditu pieza horiek osatzen dituzten geruzak artikulatzeko moduan. Ehun-tolesturen atzean ageri diren zaldiz ibiltzeko aulkiak bi gorputzen arteko bitartekariak ere badira, zaldiaren eta zaldizkoaren artekoak, hain zuzen. Toki interstizial horiek galde egiten digute ikusmenaren eta ekintzaren arteko harremanaz, kontenplazioaren eta mugimenduaren artekoaz, diseinatutako objektuaren funtzioaren eta potentzialtasunaren artean sortzen denaz. Honelaxe kontatzen du artistak berak: “Bada espazio bat, grabitazioa eta esekidura biak presente dituena [...] Solairu desberdinen arteko konexio posibleak lantzen ditut, goiko eta beheko aldearen artekoak [...] Hartu-eman horretan lan egitea, lehenik eta behin, aldeen eta osotasunaren arteko harremanei erreparatzea da, nire ustez. Malgutasuna elementu horien eta beste batzuen arteko tentsioarekin dago lotuta. Hartu-eman horrekin elkarrizketa moduko bat lortzen saiatzen naiz, barruan eta kanpoan gertatzen denaren artean”.

BESTE ATALAK

Sarrera

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hedapen horizontala (Extensión horizontal)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Dividual

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Baskularra (Vascular)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beloak saila (Veils

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

VSCHC

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago