Edukira zuzenean joan

June Crespo. Baskularra

Dividual

Info gehiago

Beloak saila (Veils)

 

Info gehiago

Iruzkinak

Baskularra (Vascular)

Aretoaren erdigunean kokatutako Baskularra proposamenak ematen dio izenburua erakusketari. Lana Guggenheim Bilbao Museoak June Crespori luzatutako erronkaren emaitza da; izan ere, espazio arkitektoniko honi berariaz erantzuten dion obra bat sortzeko eskatu zion Museoak artistari. Baskularitatearen ideia erakusketa osoari aplika dakioke, eta bizitzeko ezinbestekoak diren substantziak leku, organismo edo sistema konplexu batean zehar banatzea ahalbidetzen duten komunikazio-bideei eta kanalei ezinbestean loturik dagoen kontzeptua da. Baskularitate-printzipioa aplikatzen zaie, esaterako, animalia-gorputzen zirkulazio-sistemari, landare-munduko sustraiei eta adarrei, eta mundu urbanizatuko kanalizazioei.

Honako instalazio honen kasuan, piezak iturri eta material askotatik abiaturik daude eraikita. Alde batetik, obretako batzuek eskala handian erakusten dituzte loreetan oinarrituta egindako moldeak, izan lore horiek naturalak, izan hiru dimentsiotan eskaneatuak. Bestetik, itxuraz askoz sinpleagoak diren hainbat pieza tubular topatzen ditugu, altzairuzko xaflaz eginak. Azken horiek itxura funtzionala dute, baina haien erabilpena ez dator bat mundu industrializatuko erabilerekin; gainera, ebaketa- eta sekzio-markak dituzte.  

Artistak duela gutxi elkarrizketa batean adierazi duen bezala, “formekiko negoziazio gisa” ulertzen du prozesu eskultorikoa, materialak eurak baitira zerbait modu batera edo bestera egiteko “eskatzen” diotenak. Crespok berak dioenez: “Materialekin ‘ezinbesteko elkarrizketa’ moduko bat ezartzen dut zerbait modu jakin batean aurkeztu ahal izateko. Hori egiteak aukera ematen dit gero eta modu zabalagoan lan egiteko, aukera ematen dit prozesua urratsez urrats egiteko nolabaiteko negoziazio mailakatu batean. Niretzat aldibereko prozesu-korronte askotan murgilduta egotea esan nahi du horrek; korronte horien bidez, konexioak aurkitzen ditut, eta egiten ari naizenarekin ere ezar ditzaket konexio horiek”. Aldibereko lotura eta garapen horien aberastasuna ageri da Baskularra eskultura-multzoan.

BESTE ATALAK

Sarrera

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Hedapen horizontala (Extensión horizontal)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Dividual

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Baskularra (Vascular)

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

Beloak saila (Veils

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago

VSCHC

June Crespo. Baskularra, Iruzkina, 2024

Info gehiago