June Crespo. Baskularra
Beloak saila (Veils)
Iruzkinak
VSCHC
- Izenburua:
- VSCHC
- Erakusketa:
- June Crespo. Baskularra
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Konposizioa | Lan-prozesua | Sinbologia | Natura | Euskal Herria | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Crespo, June
2023an egindako sail honek agerian jartzen du artistak zer nolako interesa duen materialen arteko eraldaketekiko eta topaketekiko, horiek askotariko sekuentzia plastikoak eragiteko daukaten ahalmenarekiko. Haren nahia ez da forma jakin bat harrapatzea, baizik eta material jakin batzuen inguruan gertatzen dena behatzea eta material horiei eragiten uztea, beren kabuz uztea nola jokatu nahi duten erabakitzen. Hemen ikusgai dauden obretan, konbinaturik ageri dira forma organikoak eta posizio tenkatuak, geldituak. Zurtoin begetaletatik abiatuta, aluminioa galdatzeko moldeekin konfiguratzen dira eskulturak. Molde horiek zeramikazko estaldura dute zati batzuetan; piezak, aldiz, zingilen bidez lotzen dira hormetara, eta horrek azpimarratu egiten ditu grabitatearekin egiten dituzten jolasak. Pieza gehienen jatorria landare-motibo bat da; kasu honetan, birdimentsionaturiko lore-zati bat, zeinak, aurkezpen abstraktuago batean, ia zentzu arkitektonikoa hartzen baitu. Sail honetako lanak horizontaltasunaren eta bertikaltasunaren artean kokatzen dira, aretoko hormaren eta zoruaren artean eta biekiko tentsioan; hala, espazio arkitektonikoaren eta gure gorputzaren arteko bitartekariak dira.