Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Sarrera

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Historiaren dekonstrukzio- eta simulazio-estrategiak erabiltzen dituzte Iñaki Gar­mendiak, Xabier Salaberriak eta Erlea Maneros Zabalak artelanak egiteko: berregite-, bereganatze-eta berrinterpretatze-prozesuak funtsezkoak dira haien obretan. Erakusketa proiektu honetan, bere funtsezko asmo bati jarraiki, inguruko sorkuntza artistikoa arakatuko du Guggenheim Bilbao Museoak.

Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972) artista gipuzkoarrak bertako barne-historiaren edo artearen historiaren ekintza eta alderdi oso zehatzak jasotzen ditu, horien elementu esanguratsuenak hartu eta eremu orokor baten kokatuz. Ikuslearentzat zaila da irudi horiek —bideoak, performanceak, argazkiak edo marrazkiak izan— identifikatzea, eta horiek deszifratzeko gakoak bilatzen ditu. Metodoak berebiziko garrantzia du Garmendiaren lanetan, interpretatzeko maila berriak sortzen laguntzen baitu.

Erlea Maneros Zabalaren (Bilbo, 1977) ikerketa pintura, mural eta erreprodukzio mekanikoko euskarrietan oinarritzen da. Bere obretan, besteak beste, historia garaikidearen artxibategia, memoria eta masa-hedabideek egindako interpretazioa lantzen ditu. Irudikapenaren izaera edo irudiak, kontakizun garaikidea egiteko printzipio gisa, prentsan betetzen duten zeregina dira bere ikerketa artistikoaren elementu nagusiak.

Xabier Salaberriaren (Donostia, 1969) produkzio berezia artea, diseinua, arkitektura eta historiaren konbinazio batean oinarritzen da. Artistak kolaborazio-estrategiak erabiltzen ditu sarritan, eta erabiltzailearekiko eta beste agente artistiko batzuekiko interakzioa bilatzen du bere obraren bidez.

Modernitatearen historiak emaitza emankorrak eman dizkio Salaberriari ikerketa intelektualaren arloan, eta horixe bera erakusten dute eskulturan edo arkitekturan oinarritutako instalazioek. Simulazio- eta tirabira-kontzeptuak lehen planoan ageri dira.