Edukira zuzenean joan

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

hezkuntza-edukia

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

Didaktika-gune hau erakusketa osatzeko taxutu da. Hiru artista horiek haien artegintzan darabiltzaten hainbat kontzeptu deskribatzen dira hemen: bereganatzea, berrinterpretatzea, egungo historia, artxibategia, prozesua eta identitatea. Sarritan modu sotilean agertzen dira ideia horiek haien lanetan, eta, hartara, bestelako esanahiak hartzen dituzte.

Irakurketa-txokoa ere badago. Bertan, erakusketa-katalogoaz gain, artistek eurek iradokitako liburuak daude. Horiek haien inspirazio-iturrien, gaien eta eragin dieten artisten inguruko argibideak emango dizkizuete.

Azkenik, ikus-entzunezko bat dago korridore honetan bertan, artisten, Iñaki Garmendiaren, Erlea Maneros Zabalaren eta Xabier Salaberriaren gaineko informazio gehiago izan dezazuen.