Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

hezkuntza-edukia

In Focus: Gego

Izenburua:
In Focus: Gego
Erakusketa:
Gego. Infinitua neurtzen
Gaiak:
Artearen historia | Artelanak | Artistak | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Nazismoa | Alemania | Venezuela
Aipatutako artistak:
Gego,

Didaktika proiektuaren baitan, Museoak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak, eduki digitalak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu ikusgai dauden artelanak hobeto ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko. Oraingo honetan, In Focus GEGO atala Gertrud Goldschmidt (ezizenez Gego, 1912–1994) artistari eskainia dago. Hanburgon (Alemania) jaioa, Gegok arkitektura eta ingeniaritzako ikasketak egin zituen, eta 1939an Caracasera joan zen nazien jazarpenetik ihesi. Didaktika-gune honek hainbat material biltzen ditu: artistaren obrari eskainitako zenbait argitalpen monografiko, hainbat diseinatzaile grafikorekin elkarlanean eginak; argazki sorta bat, Gegoren bikotekide Gerd Leufertek Caracasko euren etxean (Penthouse B) atereak; eta Juan Downey artistak hiri horretan bertan Gegori egindako bideo-elkarrizketa bat. Elkarrizketa horretan, Gegok Venezuelara nola iritsi zen dakar gogora eta, ikasleekin batera, Instituto de Diseño de Caracasen Harreman Espazialei buruzko mintegian garatu zuen irakaskuntza-jardunaz dihardu. Atal honek sortzailearen jazoera eta lorpen artistiko esanguratsuenak nabarmentzen dituen kronologia laburbildu bat ere eskaintzen du.