Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

hezkuntza-edukia

[Kronologia]

1912

— Gertrud Louise Goldschmidt (Gego) Hanburgon jaio zen abuztuaren 1ean familia judu liberal batean.

1932

— Ingeniaritzan eta arkitekturan lizentziatu zen Technische Hochschule Stuttgarten.

1939

— Hamburgon geratu zen familiak Alemaniatik ihes egin zuenean. Herrialde ingeles-hiztunetara joateko bisak eskatu zituen arren, ez zuen bakar bat ere lortu. Venezuelara emigratzeko bisa lortu zuen. Caracasera iritsi zenean gaztelaniaz ez zekien arren, hainbat arkitektura-estudiotan lana lortu zuen arkitekto autonomo gisa.

1952

— Gegok Venezuelako nazionalitatea lortu zuen. Gerd Leufert ezagutu zuen, diseinatzaile grafikoa, artista eta irakaslea, eta bikotekide izan zuen bere bizitzaren amaierara arte.

1953

— Venezuelako kostaldeko Tarmas herrira joan zen, eta bertan bere praktika artistikoan aritu zen bete-betean. Hainbat baliabiderekin eta teknikarekin esperimentatu zuen, eta paisaia, arkitektura eta figurazioa landu zituen 1955 urtean lerroarekin esperimentatzen hasi eta abstrakzioaren bidean murgildu zen arte.

1958

— Urte horren inguruan argiaren, mugimenduaren eta espazioaren inguruko esplorazioak sintetizatu zituen lan tridimentsionaletan. Horietan lerro paraleloak erabiltzen ditu, lerroen lodiera bereko espazioak bereizten zituen. Aldi horretako lanek bibrazioa lantzen dute efektu optiko gisa, objektuaren forma geometrikoen eta hurbileko ingurunearen arteko elkarreraginaren bidez aktibatzen dena.

1961

— Bakarkako lehen erakusketa egin zuen Museo de Bellas Artes de Caracasen.

— Universidad Central de Venezuelako Arkitektura eta Hirigintza Fakultatean eta Escuela de Artes Plásticas Cristóbal Rojas ikastegian arte-ikastaroak ematen hasi zen, biak ere Caracasen.

1963

— Los Angeleseko (Kalifornia) Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrera joan zen artista gonbidatu gisa

1964

— Caracaseko Instituto de Diseño Fundación Neumann—ince sortu berrian sartu zen. Modelatze eta Forma Tridimentsionalen eskolak eman zituen bertan.

1966

— Los Angeleseko Tamarind Lithography Workshop litografiatailerrean parte hartu zuen, oraingoan artista-beka batekin, eta bertan egin zituen bere litografia eta artista-liburu sail adierazgarrienak.

1969

Erretikularea aurkeztu zuen Museo de Bellas Artes de Caracas-en. Ingurune-instalazio erraldoi hura osatzeko metalezko hariak eseki zituen bertikalki eta horizontalki sabaitik eta hormetatik, espazioa zeharkatzen zuten lerromultzoak eta egitura geometrikoak sortuz. Gego New Yorkera joan zen ondoren Erretikularea Center for Inter- American Relations delakoan instalatzera. 1969 eta 1982 urteen artean Erretikularea obraren hainbat bertsio sortu zituen.

1970–74

Turrustak (1970–74) izeneko sailari ekin zion, eta beranduago, Enborrak (1974–81) saila egiten hasi zen.

1976

— Esferak (1976–77) saila eta bere sailik handiena, Paperik gabeko marrazkiak (1976–88), sortzen hasi zen.

— Instituto de Diseño Fundación Neumann—ince diseinueskolak Gegoren Espacio volumen organización (Espazioa bolumena antolaketa) liburua eman zuen argitara. Haren hainbat ikaslek egin zuten argitalpen horren diseinua.

Erretikularea 1974 (1974) Museo de Bellas Artes de Caracasen aurkeztu zuten, epe luzerako mailegu gisa.

1977

— Lehen atzera begirako erakusketa handia, Museo de Arte Moderno de Caracasen. Hartan aurkeztu zituen estreinakoz bere Paperik gabeko marrazkiak.

— Gegok Galería de Arte Nacional de Caracasek erosi berri zuen Erretikularea 1977 instalatu zuen hango areto batean.

1981

— Gego aretoa ireki zuten Caracaseko Galería de Arte Nacionalen. Gegok gune horretarako birdiseinatu zuen Erretikularea 1981 modu iraunkorrean egon zen ikusgai

bertan 1994 arte.

1982

— Gego Frankfurtera joan zen Alte Oper opera-etxean Spielraum-Raumspiele erakusketan parte hartzeko, eta Alte Oper erretikularea (1982) lana jarri zuen ikusgai hango Liszt aretoan.

1987

— Hiru dimentsioko azken sailak egiten hasi zen: Zomorroak (ca. 1987–91) eta Zomorrotxoak (1987–89).

1988

Ehundurak (1988–91) saila sortzen hasi zen, hau da, paper gainean egin zuen azken saila.

1994

— Gego irailaren 17an hil zen 82 urte zituela.