hezkuntza-edukia
Braque eta musika
- Izenburua:
- Braque eta musika
- Erakusketa:
- Georges Braque
- Gaiak:
- Artea eta kultura | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Ikuskizun-arteak | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Grabatua | Ilustrazioa | Obra grafikoa | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges
Braque-k haren garaiko alor askotako pertsonekin izan zen harremanetan, profesionalki zein pertsonalki, tartean, ballet enpresari Sergei Diagilev (Gruzino, Errusia, 1872–Venezia, 1929), argazkilari Man Ray (Philadelphia, 1890–Paris, 1976), poeta Pierre Reverdy (Narbonne, Frantzia, 1889–Solesmes, Frantzia, 1960) eta musikari Erik Satie (Honfleur, Frantzia, 1866–Paris, 1925). Musika zalea zen Braque; egile gogokoen artean zituen, besteak beste, Bach, Mozart eta Debussy, eta haren lanetan, maiz, musika-tresnak eta partiturak agertzen dira. Halaber, haren garaiko musikagileak ere ezagutzen zituen, Satie-z gain, besteren artean, Georges Auric (Hérault, Frantzia, 1899–Paris, 1983) eta Darius Milhaud (Aix-en-Provence, Frantzia, 1892–Geneva, 1974).
Satie-ren Sept toutes petites danses, jatorrizko pianorako lanak 1913koak dira eta “komedia liriko”rako egin zituen. Komedia 1921ean argitaratu zen paperean, eta Braquek hornitu zuen irudiz: koloretako hiru zur-grabatu egin zituen.