Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

hezkuntza-edukia

[Paisaia-generoa. Worpswedeko artista-kolonia eta Paula Modersohn-Becher] 

Halaber, Alemanian, Worpswede herrian, Bremenetik ez oso urrun, artista-kolonia bat finkatu zen 1889an. Hirietan handituz zihoan industrializaziotik ihes egin eta natura garbiarekin elkartu nahian joan ziren hara taldekideak. Natura modu idealizatuan irudikatu zuten, sarritan kutsu malenkoniatsuarekin eta landa-bizimodua goraipatuz. Kanpoko edozein eragin baztertzeak hainbat desadostasun eragin zituen Paula Modersohn-Becker-en (1876−1907) eta Worpswedeko taldeko gainerako margolarien artean. Paula ez zen inoiz erabat ados egon taldeak ezarritako arauekin, eta bere lanetan berehala sartu zituen Parisen ezagututako eraginak. Oinarrizko natura adieraztea hautatu zuen amatasunaren gaia hartuta, eta, hala, autorretratu batean bere burua biluzik irudikatu zuen lehen artista izan zen. Gazte zendu zen, 1907an, eta bera hil eta gutxira, Gustav Pauli-k bere omenezko erakusketa antolatu zuen Kunsthalle Bremenen. Emakume artista bati eskainitako erakusketa monografiko hura ekimen erabat aitzindaria izan zen garai hartan.