Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

hezkuntza-edukia

[Paisaia-generoa. Pont-Aven eta Nabiak]

Bretainiako kostaldean, berriz, Pont-Aven eskualdean, Paul Gauguin-en inguruan beste artista-talde bat elkartu zen, zeinen produkzioak japoniar grabatuak aztertu izanaren eragina argi eta garbi erakusten zuen. Japoniako artearen eraginpean, baita ere, nabi izenez ezagutzen diren artistek beste zirkulu bat eratu zuten, eta haien lanen ezaugarri nagusiak forma soilak eta koloretako eremu lau handiak dira. Natura kopiatu ordez, hark iradokitzen zizkien emozioak eta mistizismoa transmititzea zuten helburu. 1888 eta 1896 urteen artean aritu zen jardunean talde hori, eta Pierre Bonnard, Maurice Denis, Paul Sérusier eta Édouard Vuillard izan ziren hura osatu zuten artistetako batzuk.