Edukira zuzenean joan

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Sarrera

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Izenburua:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Erakusketa:
Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
Gaiak:
Artea eta gizarte iraultza | Artea eta historia | Artea eta politika | Artea eta emozioa | Argia | Kolorea | Hiri-eszenak | Espiritualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Akzionismoa | Neoinpresionismoa | Sinbolismoa
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Afixa | Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Angrand, Charles

Parisko fin de siècle garaian, XIX. mendearen azkeneko hamarkadan, asaldura politikoa eta kultur aldaketak nagusi izan ziren; artean eragina izan zuen horrek, eta askotariko joeren sorrera ekarri zuen. Testuinguru horretan, 1880aren amaieran, artisten belaunaldi berri bat sortu zen, besteak beste, neoinpresionistek, sinbolistek eta nabiek osatutakoa. Jorratu zituzten gaiak, hala ere, aurreko inpresionisten berdintsuak izan ziren: paisaiak, hiri modernoen ikuspegiak eta aisialdiko eszenak. Baina, horiez gain, irudipen fantastikoak eta introspektiboak ere landu zituzten. Abangoardiako artista horiek garaiko bizitzaren une iheskorrak jasotzeko nahia erakutsi zuten, eta nahi horrek bultzatuta, xehetasunez burututako obrak sortu zituzten baina, formaren eta lanketaren ikuspegitik, naturalismotik jo baino, ikuslearengan emozioak, sentsazioak eta gogo-aldarteak sorraraztea hartu zuten helburu. Orokorrean, hamarkada iskanbilatsu honetako hizkuntzek elkarrengandik urruntzen diren hainbat teoria estetiko eta filosofiko konplexu aditzera ematen dituzte eta, zuzenean edo zeharka, mende aldaketan nahasmena sorrarazi zuten gertaera historikoak eta kulturalak erakusten dizkigute. Paris, mende amaiera erakusketa mugimendu horietan guztietan oinarritzen da eta 120 artelan biltzen ditu —pinturak, marrazkiak, grabatuak eta horma-iragarkiak—.