Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

hezkuntza-edukia

Aurkikuntza zientifikoak

Izenburua:
Aurkikuntza zientifikoak
Erakusketa:
Urte eroak, 1920ko hamarkada
Gaiak:
Gizakia | Giza gorputza | Historia | AEB | Europa | Alexander Fleming | Sigmund Freud | Zientzia

XX. mende hasieran, giza burmuinari buruzko ikerketek aurrera egin zuten. Alemanian, Korbinian Brodmann neurologoa (1868–1918) buru zuen praxiak burmuin-geruzako 52 area funtzional identifikatu zituen. Ameriketako Estatu Batuetan, Harvey Williams Cushing (1869–1939) neurokirurgiaren aurrendaria izan zen. Aurrekari izan zuen Santiago Ramón y Cajal espainiarra (1852–1934), Medikuntzako Nobel Sariduna 1906an. Nerbio-sistema zentral eta periferikoa ezagutzeko hark egindako ekarpenek neuroanatomia modernoaren aitzindari bihurtu zuten. Aldi berean, arrazoiaren ahalmena eta errealitate ukigarria zalantzan jartzen zituzten planteamenduak sortu ziren. Sigmund Freud (1856–1939), psikoanalisiaren asmatzailea, subkontzientearen azalpena ematen saiatu zen XX. mende hasieratik. Psikeari buruzko azterlan ugari loratu ziren garai hartan.

Berrikuntza zientifiko guztien artetik, Alexander Flemingek (1881–1955) 1928an egindako aurkikuntza nabarmendu behar da: penizilina. Gertaera horrek baikortasuna piztu zuen pandemiek astintzen zuten gizartean; horietako bat izan zen, esaterako, 1918–19ko “gripe espainiarra”, zeinak mundu osoko milioika pertsona hil baitzituen.