Edukira zuzenean joan

Urte eroak, 1920ko hamarkada

hezkuntza-edukia

Garaiko Espainiako antzerkia

1929an, Federico García Lorca (1898–1936) poeta eta antzerkigileak New York deskubritu zuen. Esperientzia hori bere idazkietara eraman zuen, baita handik urte batzuetara Eduardo Ugarterekin batera zuzendu zuen La Barraca antzerki-konpainia unibertsitarioaren emankizunetara ere. Margarita Xirgu (1888–1969) handiak —garaiko espainiar eszenako antzerki-zuzendaria eta aktorea— Lorcaren hainbat sorkuntzalan eszenaratu zituen. Granadako poeta Espainiako literaturgintza eta antzerkigintzako erreferente izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan, bere talentuagatik eta iritzi kritikoengatik, hain zuzen. Arlo horretan, aurrekari izan zituen Ramón María del Valle-Inclán (1866–1936), Miguel Unamuno (1864–1936) eta, ondoren, Ramón Gómez de la Serna (1888– 1963), besteak beste. Askatasunaren sinbolo eta antifaxista aitortua zen Lorca, eta 1936an fusilatu zuten Granadan, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran. Beste intelektual askok patu berbera izan zuten.