Edukira zuzenean joan

Serra, Richard

San Frantzisko, Kalifornia (AEB), 1939

Serra, Richard

Serra, Richard

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

San Frantzisko, Kalifornia, 1938

1938
Azaroaren 2an jaio zen San Franciscon.

1957
Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) hasi zen ikasten eta 1961ean graduatu zen Ingeles Filologian. Ikasten zuen bitartean, bizitzeko altzairu/galdaketa fabriketan egin zuen lan.

1961
Arte Ederrak ikasten hasi zen Yale Unibertsitatean; 1964an amaitu zuen eta urte haietan Philip Guston, Robert Rauschenberg, Ad Reinhardt eta Frank Stella ezagutu zituen.

1963
Josef Albers-ekin lan egin zuen The Interaction of Color liburuan [gaztelaniazko itzulpena 2007an: La interacción del color].

1964–66
Bi urtez Europan zehar bidaiatu zuen. Lehenik Parisera joan zen Yale Unibertsitatearen bidaia-beka batekin. Han Brancusi-ren lana ezagutu zuen. Ia egunero hilabete oso batean, Serra Brancusi-ren lanak marrazten aritu zen. Aurrerago esango zuenez, "Hala pasa nintzen eskulturara". Bigarren urtean Florentziara joan zen Fulbright beka batekin. Lehen bakarkako erakusketa Erromako Galleria La Salita-n egin zuen. Eskulturan ohikoak ez diren materialekin hasi zen lanean, hala nola, kautxuarekin eta beirazuntzarekin. AEBra itzuli zen eta New Yorken ezarri zen. Bertan, Carl Andre, Walter De Maria, Eva Hesse, Sol LeWitt, Robert Smithson, Robert Morris eta Bruce Nauman bezalako artistak ezagutu zituen.

1968
Splash saila hasi zuen. Film bat egin zuen 16 mm-tan: Hand Catching Lead.

1969
One-Ton Prop (House of Cards) pieza egin zuen, bata bestearen aurka bertikalki eusten diren berunezko lau xaflaz osatua. Altzairuarekin lan egiten hasi zen. Los Angeles County Museum of Art-en Art & Technology Program-en bidez Skullcrackerssaila egin zuen Kaiser Steel Corporation-ek Fontana-n (Kalifornia) zituen lursailetan. Tamaina handiko barne-instalazioen sailak hasi zituen eta egitura-ingeniariekin lanean hasi zen. Bakarkako erakusketa egin zuen lehenengo aldiz AEBn New Yorkeko Leo Castelli Warehouse galerian.

1970
Robert Smithson eta Nancy Holt bisitatu zituen Great Salt Lake-n (Utah) Spiral Jettysortzen ari zirela, eta diseinuan parte hartu zuen. Japonia bisitatu zuen Joan Jonas-ekin. Tokioko Tokyo Biennial-en parte hartu zuen. Kiotoko Zen lorategiak ezagutu zituen. Bakarkako erakusketa egin zuen Kaliforniako Pasadena Art Museum-en. Tamaina handiko kanporako lan-saila hasi zuen (hirigune zein natura-guneetan instalatu ziren) Pulitzer Piece: Stepped Elevation lanarekin; kokapen zehatzeko lehen lana izan zen. John Simon Guggenheim Memorial Foundation-en beka jaso zuen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Richard Serra: Eskulturak 1985-1999
1999ko martxoak 27 - 1999ko urriak 17
Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma
2000ko urriak 10 - 2001ko apirilak 22
ArkiEskultura
2005ko urriak 28 - 2006ko otsailak 19
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Brancusi–Serra
2011ko urriak 8 - 2012ko apirilak 15
Architecture Effects
2018ko abenduak 5 - 2019ko apirilak 28
Richard Serra: Denboraren materia
2019ko urtarrilak 1 - 2019ko abenduak 31
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22