Edukira zuzenean joan

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

hezkuntza-edukia

Sexualitatea

Bikoteek, gizonek eta, batez ere, emakumeek unibertso piktoriko bat osatzen dute, non naturaltasunez eta aurreiritzirik gabe erakusten diren sexualitatea eta biluztasuna. Ikuspegi femenino eta gordin batetik, mendebaldeko artean ordura arte existitzen ez zenetik, Neelek tabu ziren gaiei heltzen zien bere koadroetan, besteak beste: erditzea, haurdunaldia, amatasuna, erotismoa eta desio sexuala.