Edukira zuzenean joan

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

hezkuntza-edukia

Aktibismoa

Beti izan ez bazen ere Alderdi Komunistako kide, Neelek sarritan erakutsi zuen haren idealekiko begikotasuna. 1930eko hamarkadan hasi zen giro komunistetan maiz ibiltzen, eta alderdiko hainbat lider eta hurbileko intelektualak erretratatu zituen. Neelek justizia soziala arlo guztietan lortzeko kezka irmoa zuen, eta ildo horretatik, eskubide zibilen defentsa agerikoa da bere obran; izan ere, historia-pinturatzat har liteke.