hezkuntza-edukia
Grina
- Izenburua:
- Grina
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Natura hila | Hiri-eszenak | AEB | New York | Grina
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
Landu zituen askotariko generoetatik —hiriko eta etxeko paisaiak eta natura hilak, besteak beste— Alice Neel pintorearen benetako grina, ororen gainetik, erretratua edo “pertsonen irudiak” ziren, mota horretako obrei horrela deitzea nahiago izaten baitzuen.
XX. mendearen bigarren erdian AEBn sorkuntzaren arloan goraldian ziren joeretatik kanpo —batez ere espresionismo abstraktua, Pop artea, arte kontzeptuala eta Fluxus— lan egin zuen Neelek.
Pintore figuratiboa izan zen Neel, New Yorkeko aldirietako gizarte multietniko, askotariko eta xumearen erretratugilea, bere garaikide ziren artistek oso gutxitan erretratatutako pertsonena.