Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

hezkuntza-edukia

Black Mountain College, AEB. Heziketa komunitatean

Izenburua:
Black Mountain College, AEB. Heziketa komunitatean
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Artea eta politika | Bauhaus Eskola | Hezkuntza | Pedagogia | Nazismoa
Aipatutako artistak:
Albers, Anni | De Kooning, Willem

Alderdi nazia 1933an boterera iritsi ondoren, Bauhaus eskolak bere ateak itxi egin behar izan zituen, agintariek komunisten eta liberalen bilgunetzat jotzen baitzuten, alegia, “arte degeneratu” izendatu zutenaren iturritzat. Urte hartan bertan, New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoko arte-arduradun Philip Johnsonek Anni eta bere senar Josef Albers, Bauhaus-eko irakaslea, gonbidatu zituen Black Mountain College (Ipar Carolina) eskolan irakasle gisa jardutera. Arte eskola esperimental txiki hori Andrew Rice eta Theodore Dreir-ek sortu zuten. Floridako Rollins College eskolako irakasleak izan ziren horiek, eta, irakaskuntza sistema tradizionalarekin etsituta, euren eskola propioa zabaltzea erabaki zuten; bertan, komunitate eta lankidetza printzipioetan oinarritutako diziplina arteko heziketa eskaini nahi zuten. Arte plastikoak ziren ikasketa-planaren oinarria. Ikasleak elkarrekin bizi ziren eta azpiegituren mantenu eta garapenean parte hartzen zuten, hala nola, lorategi eta baratzetan. Praktika lehenesten zen teoriaren aldean, eta ikasle nahiz irakasleek metodo eta teknika berriekin esperimenta zezaten bultzatzen zen. Black Mountain eskolak eskaintzen zuen askatasunarekiko erakarrita sentitu ziren beste sortzaile batzuk ere bertan aritu ziren irakasle; besteak beste, Merce Cunningham koreografoa (bertan bere dantza konpainia sortu zuen), John Cage 1161ria eta Willem de Kooning artista.

Black Mountain eskolan izandako esperientzia gogora ekarriz, Albersek zera esan zuen:

Oso leku interesgarria zen, guk geuk zerbait eraikitzeko askatasuna eman zigulako […]. Nik ehungintza tailer bat antolatu nuen eta prestakuntzan eta nire irakaskuntza teknika propioen garapenean lan egin nuen.