Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

hezkuntza-edukia

Bauhaus eskola, Alemania. Estreinako topaketa ehunekin

Izenburua:
Bauhaus eskola, Alemania. Estreinako topaketa ehunekin
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Bauhaus Eskola
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Albersek Hanburgoko Arte Aplikatuen Eskolan (Kunstgewerbeschule) ikasi zuen 1920 urtean, baina irakaskuntza tradizionalarekin desengainua hartu eta esperimentalagoa zen prestakuntza bat bilatu zuen. Weimarren zegoen diseinu eta arte aplikatuetako eskola alemaniar berri bati, hau da, Bauhaus eskolari buruzko liburuxka batek liluratuta, 1922 urtean bertan plaza bat eskatzea erabaki zuen.

Bauhaus eskolak izaera liberala berezkoa omen zeukan arren, Albersek aurrera egin behar izan zuen gizonezkoen mundo batean. Walter Gropius erakundearen zuzendariak “fisikoegiak” ziren eskoletan parte ez hartzea (metalurgia, zurgintza) gomendatzen zien emakumeei. Horregatik, Albersek ehunak aukeratu zituen, eta oztopoak oztopo, Bauhaus “arte akademikotik urrundu behar ginela bazekien eskola berritzaile” gisa deskribatu zuen.

Bere interesek ez zuten guztiz bat egiten Bauhaus eskolaren ikuspegi praktiko eta industrialarekin, baina eskolak proposatzen zuen curriculum zabal eta askean bere kezka artistikoak garatzeko aukera eman zion:

Bauhaus eskolaren alderdi erakargarriena zen oraindik ez zegoela inolako irakaskuntza sistemarik ezarrita […] eta dena zure esku egongo balitz bezala sentitzen zinen; zure lan egiteko era topatu behar zenuen, nolabait […]. Ziur aski, askatasun hori ikasle orok esperimentatu beharreko funtsezko zerbait da.