hezkuntza-edukia
Artea eta espazioa. Galderak, erantzunarekin edo gabe
- Izenburua:
- Artea eta espazioa. Galderak, erantzunarekin edo gabe
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Espazioa
Didaktika proiektuak ikusgai dauden erakusketen esperientzia osatzeko aukera eskaintzen die bisitariei, hezkuntza-gune eta jarduera berezien bitartez.
Oraingo honetan, Didaktikak espazioaren kontzeptuaren inguruko galderak egiten ditu hainbat alorren ikuspuntua baliatuta, zientziarena nahiz artearena, esaterako. Erakusgai dagoen artea hobeto ulertarazte aldera, esaldi, galdera eta irudien bidez landuko ditugu gaiak, eta gogoetara eta erantzunak bilatzera bultzatuko dugu ikuslea; horretarako, testu, komiki, animazio-dokumental eta zientzia-fikziozko filmen hautaketa bat jarriko dugu eskuragarri, Artea eta espazioa erakusketak biltzen dituen artelanen inguruko informazioarekin batera.