Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

hezkuntza-edukia

[Agnieszka Kurant]

Izenburua:
[Agnieszka Kurant]
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Literatura | Zientzia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Kurant, Agnieszka

Gure espazio birtuala erabat betetzen duten informazio-transmisiorako milioika seinaleen artean, finantza- eta merkatu-transakzioen datuak topa ditzakegu, eta horiek espekulazio hutsa dira sarri. Agnieszka Kurant-en meteoritoak, airean zintzilik, azken aldian espekulazio objektu bilakatu den gune birtualaren inguruan eginiko gogoeta dira: aire-eskubideak, hain zuzen. Hainbat herrialdetan, higiezinen merkatuak, zorua edo lursail fisikoa ez ezik, eremu horren gaineko espazio ukiezina ere sartzen du jabetzaren barruan.

Italo Calvino-k 1963 eta 1964 artean idatzitako Cosmicomiche istorio laburretan, ikuspegi arinago batetik eta modu ez hain abstraktuan lantzen dira une hartako zientziaren kontzeptuak. Meteoritoak istorioak, adibidez, Qfwfq, Xha eta Wha protagonista dituela, Lurraren genesi dibertigarri bat proposatzen du, eta zeruko gorputz-zati hauek paper garrantzitsua daukate eraketa horretan.