Edukira zuzenean joan

Artea eta espazioa

hezkuntza-edukia

[Cristina Iglesias eta Isa Genzken]

Izenburua:
[Cristina Iglesias eta Isa Genzken]
Erakusketa:
Artea eta espazioa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Arkitektura | Sorkuntza artistikoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Genzken, Isa | Iglesias, Cristina

Saper vedere l’architettura (Arkitektura ikusten jakitea) liburuan, Bruno Zevi-k dio arkitekturan garrantzitsuena ez direla dimentsioak, ez eta eraikuntza-elementuen ezaugarri estetikoak ere; aitzitik, elementu horiek biltzen duten espazioa, hutsa, da garrantzitsuena. Elkarrizketa bat dago, beraz, edukitzailearen eta edukiaren artean, hemen artelanen eta Frank Gehry-ren arkitekturaren artean dagoenaren antzera.

Arkitekto italiarraren hitzek oihartzuna dute Cristina Iglesias eta Isa Genzken artisten arkitektura-eskulturetan; izan ere, arkitektura-atalez osatuak daude eta era berean, Museoaren guneekin elkarrizketan aritzen dira.