Edukira zuzenean joan

Calder. Grabitatea eta grazia

hezkuntza-edukia

Dokumentalak

Izenburua:
Dokumentalak
Erakusketa:
Calder. Grabitatea eta grazia
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Sormena | Mugimendua
Artelan motak:
Ikus-entzunezkoa | Performance
Aipatutako artistak:
Calder, Alexander

Alexander Calder eta bere obrari buruzko dokumentalen ziklo honen xedea da artistaren sorkuntza-unibertsoaren aberastasuna aurkeztea.

Calderren Zirkua dokumentalak, 1926 eta 1931 artean egindako piezari buruzkoa, ikusleari aukera ematen dio Calderrek Louisa emazteak lagunduta bere bizitzan emandako errepresentazio edo performance ugarietako batekin gozatzeko. Calderren unibertsoa dokumentalak ostera bere sormen-gaitasun apartaren ikuspegi orokor bat ematen du artista bizirik zegoela 1976an New Yorkeko Amerikar Artearen Whitney Museoan egindako azken atzera begirakoaren bidez. Bestalde, Calderren artelanak dokumentalaren fintasunak ikuslea dena mugimendua den munduan murgilarazten du, John Cage konpositore estatubatuarraren musikan bilduta. Horietan guztietan, artistaren presentzia eta ahotsa dugu bidelagun.