Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

hezkuntza-edukia

Chagallen mundua

Izenburua:
Chagallen mundua
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Marc Chagall
Artelan motak:
Pintura

Didaktika proiektuak hezkuntza guneak nahiz jarduera bereziak hartzen ditu barne, bisitariari Museoko erakusketen gakoak hobeto ulertzen laguntzeko helburuarekin.

Marc Chagall [Vitebsk, Errusia (egungo Bielorrusia), 1887–Saint-Paulde- Vence, Frantzia, 1985] margolariaren arteak iruditeria koloretsu eta fantastikoa eskaintzen du, edozein adinetako ikuslea erakartzen duena. Haren obrak, ordea, esanahi konplexuak gordetzen ditu: artistaren identitate juduaren eta bere bizitza luze eta dinamikoan zehar bizi izandako gertaera historikoen isla da. Hezkuntza gune honek Chagallen lanaren testuinguru soziopolitiko eta artistikoa azaltzen du, eta honako alderdi hauek ditu ardatz: Ekialdeko Europako komunitate judu batean artistak jaso zuen hezkuntza; Parisen izan zituen lehen esperientziak (1911–1914); Lehen Mundu Gerra (1914–1918); eta Errusiako Iraultza (1917). Chagallen arte-praktika polifazetikoa pinturatik haratago joan zen, eta hainbat proiektu barne hartu zituen; besteak beste, antzerkirako, arte publiko eta monumentalerako eta liburuen ilustraziorako egitasmoak.

Gune didaktiko honek konplexutasun hori nabarmendu nahi du, Chagallen artearen gaineko begirada desberdina eskaintzearekin batera.