Edukira zuzenean joan

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudi eraikia

Info gehiago

Atalak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan erakusketa Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorreko obrek osatzen dute funtsean eta gaur egun zinemagintzarekin, bideogintzarekin eta argazkigintzarekin lanean ari diren artistek erabiltzen dituzten ikuspegi anitzetan oinarritzen da. Gaur egungo artean gero eta gehiago erabiltzen dira erreprodukziorako baliabideak eta beren historia laburra bezain konplexua da. Izan ere, hirurogeiko hamarkadan eta hirurogeita hamarrekoan kultura bisualak paradigma-aldaketa bat izan zuen, hau da, argazkigintza eta irudia mugimenduan entretenimendurako edo dokumentaziorako tresna soilak izateari utzi eta tresna kritiko bilakatu ziren argi eta garbi. Bereziki, baliabide horiek performanceak eta antzeko ekitaldiak jasotzeko, sistema kontzeptualak iruditan emateko edo errepresentazioaren ustezko objektibotasuna zalantzan jartzeko erabili ohi ziren.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, praktika artistiko erradikalenetan, argazkia, zinema eta bideoa agertu baziren eguneroko adierazpide guztietan agertu ohi zirelako izan zen: telebistan, publizitatean, zineman eta fotoperiodismoan, alegia. Artistak artelan bakarra eta berezia zalantzan jartzeko eta kategoria estetiko tradizionalei desafio egiteko baliatu ziren bitarteko horietaz —kategoria bereiziak bat egiten zituztenak, esate baterako masa-kultura eta goi-mailako artea, edo kultura eta teknologia—. Gainera, bideo eramangarriaren teknologia berriak eta erreproduzitzeko duen ahalmen bereziak aukera eman zien artistei irudien errepresentazioaren eta eraikuntzaren alderdi zehatz batzuk ikertzeko, aurretik egin ez zen ikerketa, alegia. Aurreneko artista feminista askorentzat, baliabide berri haiek errebindikaziorako eremua adierazten zuten, beren lanaren esperientzia erreproduzitzea ahalbidetzen baitzien.

Hamarkada horren bukaeran, artista ugarik argazkia erabiltzen zuten argazkigintzaren errepresentazioa bera zalantzan jartzeko eta original bakar baten nozioan oinarritutako sistema artistikoa azpikoz gora jartzeko. Neurri handi batean, praktika haiek laurogeiko hamarkadako arte postmodernoa definitu zuten, eta laurogeita hamarreko hamarkadan utzi zuten ondareak batik bat argazkigintzaren fantasiaz, irudien eraikuntzaz eta narrazio zinematografikoaz gozatu ahal izateko askatasuna ekarri zuen ondorio gisa. Oraingo artistek askatasunez manipulatzen dituzte mundu enpirikoaz egiten dituzten errepresentazioak edo erabat berriak diren kosmologiak asmatzen dituzte. Gaiak sistema kontzeptualen bidez lantzen dituzte edo teknika digitalak erabiltzen dituzte beren irudiak aldarazteko. Batzuek zuzenean esku hartzen dute ingurunean, inguruan duten mundua sotiltasunez aldaraziz eta bertan duten presentzia adieraziz, beste batzuek kameraren objektiborako eszenatoki arkitektonikoak eraikitzen dituzten bitartean.

Irudiak mugimenduan gaien araberako kategorietan antolatua dago, ikusleari forma artistiko garaikoenak definitu dituzten sentsibilitate desberdinak ulertu eta bereizteko moduak proposatzeko. Taldeko erakusketa gehienetan gertatzen den bezala, kategoriek subjektiboak izateko joera dute eta artista bakoitzaren asmoa baino gehiago erakusketa sortu duenaren ikuspegia adierazten dute. Obra batzuk kategoria batekoak baino gehiagokoak izan daitezkeen arren, erakusketa atal hauetan banatua dago: “Fantasia narratiboa”, “Performancea eta gorputza”, “Historia, memoria eta identitatea”, “Irudi eraikia” eta “Begi enpirikoa”. Argazkiak proiektatutako irudiekin eta monitoreetan agertzen diren bideoekin agertzen dira nahastuak. Erreprodukziorako baliabide horiek eta obra bakoitzak iradokitzen dituen gai desberdinak elkartuz sortzen dira gaur egungo artearen esanahi konplexuak eta anitzak.

BESTE ATALAK

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Irudi eraikia

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Performancea eta gorputza

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Begi enpirikoa

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago