Edukira zuzenean joan

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Performancea eta gorputza

Info gehiago

Atalak

Begi enpirikoa

Hirurogeita hamarreko hamarkadako argazkigintza kontzeptuala neurri handi batean argazkigintza dokumentalaren itxura neutrala berdintzen aritu zen, estetikaren eremuan jarritako arreta informazio-sistemen izaera despertsonalizatzailera aldatzeko saioan. Hala ere, obrak berez, ia modu saihestezin batean, artistak zuzenean esku hartzea eskatzen zuen. Horren adibideak ditugu Bernd eta Hilla Becher-ek ezarritako tipologiak eta Jan Dibbets-ek eta Robert Smithson-ek paisaia zuzenean manipulatzen duten modua. Kontzeptu hori berenganatzean, oraingo artistek askatasunez manipulatzen dituzte mundu enpirikoari buruz egiten dituzten errepresentazioak. Olafur Eliasson-ek, Elger Esser-ek, Rika Noguchi-k eta Diana Thater-ek aurrez ezarritako sistema kontzeptualen bidez lantzen dituzte beren gaiak (sarritan paisaia naturala). Natura behatzeaz gain, artista batzuek, adibidez Andreas Gursky-k, Candida Höfer-ek eta Thomas Struth-ek hiri-ingurunea eta espazio publikoarekin eta pribatuarekin duen lotura askaezina dokumentatzen dihardute. Artista horiek enpresa-arkitekturan, estetikan, urbanizazioen eraikuntzan, nazioarteko turismoaren nozioan eta paisaia industrialean oinarritzen dira. Gurskyk eta Jörg Sasse-k teknika digitalak erabiltzen dituzte eguneroko espazioen irudiak aldarazteko, esate baterako supermerkatuenak edo industria-guneenak. Beste batzuek, adibidez Gabriel Orozco-k eta Thomas Flechtner-ek zuzenean esku hartzen dute ingurunean, bertako osagaiak sotilki aldaraziz. Duela gutxiko bideo-instalazio batean, Francis Alÿs-ek bere zuzendaritzapean ehunka boluntariok Peruko mendi bat mugitzea lortzen dutela agerian uzten du.

Argazkigintzaren historian, erretratuak garrantzi handia du, nia irudikatzeko modu gisa edo besteak dokumentatzeko. Gaur egungo artista askok, esaterako Nan Goldin-ek, Catherine Opie-k eta Wolfgang Tillmans-ek erretratuaren konbentzioak erabiltzen dituzte beren komunitate bereziak erregistratzeko, sarritan kultura orokorrak ezikusia egin dien azpikulturei forma bisuala emanez. Beste artista batzuk, adibidez Rineke Dijkstra, erretratu tipologikoaren tradizioaz baliatzen dira eta erabiltzen dituzten modeloak beren lanbidearen edo egoeraren arabera aukeratzen dituzte, mundu guztiko hondartzetako bainulari-seriearen kasuan bezala. Thomas Ruffek erretratuaren forma generikoenetako bat erabiltzen du —nortasun-agiriko edo pasaporteko argazkia— giza aurpegien irudi monumentalak sortzeko. Bideoaren eremuan, Douglas Gordon-ek kultuko pertsonaien errepresentazio zinematografikoa aztertzen du, Hollywoodeko film luzeen zatiak manipulatuz.

BESTE ATALAK

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Irudi eraikia

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Performancea eta gorputza

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Begi enpirikoa

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago