Edukira zuzenean joan

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Info gehiago

Performancea eta gorputza

Info gehiago

Atalak

Irudi eraikia

Familia-albumetik fotoperiodismora, argazkia errealitate objektiboaren islatzat hartu izan da. Hala eta guztiz ere, argazkiak fikzioa jasotzeko duen gaitasuna ere funtsezkoa izan da bere historian. Artista batzuek argazkia, zinema eta bideoa fantasiazko istorioak “dokumentatzeko” erabiltzen duten bitartean, beste batzuek aldiz errealitatearekin lotura duten fikzioak jasotzeko erabiltzen dute baliabide hau. Artista horietako askok bultzada arkitektonikoak motibatuta lan egiten dute eta tamaina desberdinetako inguruneak eraikitzen dituzte, ingurune horien argazkiak egiteko asmo bakarrarekin. James Casebere-k miniaturazko etxeen eta hirien maketak eraikitzen dihardu hirurogeiko eta hamarreko hamarkadatik, bere kamerak jasotzen dituen etxe anonimoak sortuz. Azkenaldian egin dituen argazkiek instituzio batzuetako barrualdeko giro arrotza erakusten digute, esate baterako eroetxeetakoa, kartzeletakoa eta abar, miniaturan eginak baita ere. Antzera, Oliver Boberg-ek eskala txikiko egitura industrialak eraikitzen ditu bere argazkietarako. Thomas Demand-entzat prentsa da bere inspirazio-iturria, eta garrantzizko gertaerak sortu izan diren leku hutsalak birsortzen dituzten eskala errealeko inguruneak sortzen ditu, adibidez Bill Gatesek unibertsitatean zuen gela edo Floridako botoen kontaketa egin zenekoa Iparramerikan polemika handia piztu zuten 2000ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Demandek mundutarra erabat baina, beren esanahi ezkutuagatik, aldi berean misteriotsua den modu batez irudikatzen ditu leku horiek argazkietan. Miles Coolidge-k ez ditu bere eszenak eraikitzen, leku “faltsuak” argazkietan irudikatu baizik, Safetyville adibidez, Kaliforniako iparraldean dagoen miniaturazko hiria; bertan haurrei oinezkoek bete beharreko trafiko-arauak irakasten dizkiete.

BESTE ATALAK

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Irudi eraikia

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Performancea eta gorputza

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Begi enpirikoa

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago