Edukira zuzenean joan

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudi eraikia

Info gehiago

Begi enpirikoa

Info gehiago

Atalak

Performancea eta gorputza

Hirurogei eta hamarreko hamarkadaren hasieran jardunean zeuden artista askok beren gorputza erabili zuten obraren gaia izateko eta adierazpide modura. Forma artistikoen —pintura, marrazkia eta eskultura— hierarkia tradizionalari eta objektu ukigarrien salerosketan diharduen artearen merkatuari uko eginez, artistak performanceaz baliatzen hasi ziren hori guztia hausteko praktika gisa. Artista feministentzat, gorputzarekin egindako arteak ezarritako kanonei desafio egiteko eta euren subjektibotasuna agerian uzteko bidea eskaintzen zuen. Beste batzuentzat, performancea edo body art (gorputzaren artea) —halaxe eman zen ezagutzera— pertzepzioa, iragankortasuna, prozesua eta jokabidea arakatzeko modua izan zen, hirurogeita hamarreko postminimalistentzat funtsezko printzipioak izanik guztiak. Performancearen iragankortasuna erakutsi eta dokumentatzeko baliabiderik egokienak argazkia, zinema eta bideoa ziren, artista jardunean hartu eta bere irudia betiko gorde baitzezaketen. Kasu askotan, argazkia eta zinema kamera baten objektiborako eszenaratutako eta aldez aurretik pentsatutako gertaera baten erregistro osagarriak ziren. Teknika hori erabili zuten artista batzuek —Vito Acconci, Eleanor Antin, Jürgen Klauke, Bruce Nauman, Dennis Oppenheim, Adrian Piper eta Lucas Samaras, besteren artean— izakiaren aurkezpenaren inguruan egituratu zuten beren lana, beren gorputzak fisikoki aldaraziz, aldez aurretik erabakitako lanen bat eginez edo fikziozko pertsonaiaren bat antzeztuz.

Oraingo performanceak, esate baterako Janine Antoni-k eta Patty Chang-ek egiten dituztenak, oraindik ere gorputzean eta gorputzarekin zerikusia duten gaietan oinarritzen dira, adibidez erresistentzian, sexualitatean eta genero desberdintasunetan. Laurogeiko hamarkadan hasitako HIESaren epidemiak eta munduan antzematen zen gero eta biolentzia handiagoak eraginda, oraingo performance batzuk elegia tristeak dira argi eta garbi, praktika horretan aitzindari den Marina Abramović-en duela gutxiko lanean agerian geratzen den bezala. Performanceen beste adibide batzuek, esaterako Ann Hamilton-en bideoek, eskala intimo batean irudikatutako gorputz-atalenak, gorputz-esperientziaren alderdi sentsorialak arakatzen dituzte.

BESTE ATALAK

Irudiak mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Irudi eraikia

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Performancea eta gorputza

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago

Begi enpirikoa

Irudiak mugimenduan. Guggenheim museoetako bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak, Atala, 2003

Info gehiago