Edukira zuzenean joan

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea

Ispilua alderantziz. ["La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea]

Info gehiago

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea

Info gehiago

Atalak

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: Landschaft

Egungo argazkigintzan, Landschaft, paisaia alemanez, genero bat da, eta askotariko ikuspegietatik aztertzen dute artistek. Ikuspegi horien adibide dira Vancouverreko Eskola eta Düsseldorfeko Eskola. Areto honetan bien ereduak daude, baita horiei lotu ez zatzaizkien argazkilarien lanak ere; izan ere, mugimendu horien antzeko estrategiak erabili dituzte Jean-Marc Bustamante-k, Manolo Laguillo-k eta Xavier Ribas-ek, besteak beste. Düsseldorf-eko Eskola izena eman zaie 1970eko hamarkadan Düsseldorf-eko Arte-Eskolan Bernd eta Hilla Becher-en ikasleak izandako artistei. Maisu horien estilo dokumentalista eta objektibotasuna lantzeko modua oso eragin zuen hauengan: Andreas Gursky, Candida Höfer, Axel Hütte eta Thomas Struth. Artistok Bechertarren lanen parametroak eguneratu zituzten, eta beste gai eta teknika batzuetara jo zuten: pertsona-taldeak eta horiek arkitekturarekin duten lotura irudikatzeko modu bereziak eta hiriko paisaiaren azterketa hotza eta atsekabegarria, besteak beste. Horrez gain, denborarekin, argazkiak inprimatzeko teknologia berriei esker, bereizgarri dituzten tamaina handiko lanak egin zituzten.

Vancouverreko Eskolaren barne daude 1980ko eta 1990eko hamarkadan Kanadako hiri horretan lan egin zuten artistak, hala nola, Stan Douglas, Rodney Graham eta Jeff Wall. Horiek filmak ekoizteko teknikak erabili zituzten argazkiak eszenaratzeko, eta, hori dela eta, haien lanek, hainbat baliabidetan egindakoek, erraz ezagut daitekeen zinemaren estetika dute. Jeff Wall aitzindaria izan zen argi-kutxak erabiltzen, gaurko gizartearen muina agertzen duten bere konposaketak aurkezteko.

BESTE ATALAK

Ispilua alderantziz. ["La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea]

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: Landschaft

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Performancearen mugak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Arintasuna, grabitatea eta beste hainbat ezinezko

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Ispilua alderantziz

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Dau Al Set eta El Paso

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago