Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea
Arintasuna, grabitatea eta beste hainbat ezinezko
Atalak
Performancearen mugak
- Izenburua:
- Performancearen mugak
- Erakusketa:
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artearen historia | Bauhaus Eskola | Feminismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Body Art | Dadaismoa | Futurismoa | Land Art
- Artelan motak:
- Argazkia | Bideoa | Happening-a | Performance
- Aipatutako artistak:
- Acconci, Vito | Almeida, Helena | Miralles, Fina | Nauman, Bruce | Ribé, Àngels | Rosler, Martha | Torres, Francesc
Performance generoaren aitzindari dira XX. mende hasierako Futurismoa, Dadaismoa eta Bauhaus Eskola. 1960ko hamarkadaren amaieran baina, performancea Arte Kontzeptualari lotu zitzaion neurri handi batean. Areto honetan 1960eko eta 1970eko hamarkadetako lanak daude; garai horretan performance, “ekintza” eta “happening” terminoak erabili zituzten gauza bertsua adierazteko. Eremu horretan artista nabari izan ziren Vito Acconci, Helena Almeida, Fina Miralles, Bruce Nauman, Àngels Ribé, Martha Rosler eta Francesc Torres. Performancean artistak ekintza bat egiten du, eta gidoi bati jarraitzea zein ikusleen aurrean egitea aukerazkoak dira; hura dokumentatzeko, eta gero erakusteko, euskarri ohikoenak argazkiak eta bideoa dira, eta, neurri txikiago batean, atrezzoa. Areto honetako artelanen eta artisten bidez azpimarratu da performancearen definizioa eta esanahia, baita haren mugak ere. Era berean, performancearen azpigeneroak jaso dira, besteak beste, Land Art eta ekintza feministak. Leku gailena du aretoan Body Art artea, azpikategoria garrantzitsuenetakoa baita; horretan, artistak bere gorputza zein ikusleen gorputza bihurtzen du lanaren osagai nagusi.