Edukira zuzenean joan

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea

Ispilua alderantziz

Info gehiago

Atalak

Dau Al Set eta El Paso

Hainbat taldek lagundu zuten 1940ko eta 1950eko hamarkadetan estatu espainiarreko gerraosteko artea berritzen eta nazioarteko giroan garatzen ari ziren diskurtsoetara moldatzen. Bi talde garrantzitsu Dau Al Set eta El Paso izan ziren.

Dau Al Set (1948–54) Bartzelonan sortu zen, izen bereko aldizkariaren inguruan. Kataluniako idazleak eta artistak zeuden jatorriz taldean, besteak beste, Joan Brossa, Modest Cuixart, Joan Ponç, Antoni Tàpies eta Joan-Josep Tharrats. Hala ere, beste zenbait artista eta kritikari ere aritu ziren elkarlanean luzaz, aldizkaria kaleratu zen artean, esaterako, Alexandre Cirici Pellicer, Juan Eduardo Cirlot, Jorge Oteiza eta Antonio Saura. Horrenbestez, aldizkaria Kataluniako arte garaikidea gara zedin funtsezkoa izan zen. Dau Al Set taldeak Dadaismotik eta Surrealismotik edan zuen, eta asko eragin zioten Max Ernst-ek, Paul Klee-k eta Joan Miró-k.

El Paso taldea (1957–60) Madrilen sortu zen, eta sorrera-manifestuan adierazi zuten arte-giro askeagoa lortzeko eta akademiako artearen muga estu eta gogorretatik aldentzeko nahia. Nahiz eta taldeak hiru urte baino ez iraun, manifestu horrek inspiratuta hainbat artelan egin zituzten. Horiek ezaugarri izan zuten kolore-paleta mugatua eta, neurri batean, Informalismoaren estetikaren oinarriak betetzea; Informalismoa Europa osoan zabaldu zen 1950ean eta mugimendu horrek ere asmo zuen luzaz finkatutako ordenaren eta konposizioaren nozioak baztertzea. Besteak beste, honako artista hauek izan ziren kide: Rafael Canogar, Martín Chirino, Luis Feito, Manuel Millares, Manuel Rivera eta Antonio Saura.

BESTE ATALAK

Ispilua alderantziz. ["La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea]

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: Landschaft

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Funtzioa eta birsorkuntza argazkigintzan: nia eta bestea

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Performancearen mugak

Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Atala, 2012

Info gehiago

Arintasuna, grabitatea eta beste hainbat ezinezko