Lee Krasner. Kolore Bizia
Stable Gallery
Gaueko bidaiak
Atalak
Profezia
- Izenburua:
- Profezia
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Giza gorputza | Heriotza | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Ibilbide artistikoa | Jackson Pollock | Ruth Kligman | Edith Metzger | Giza harremanak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
1956ko udan, aurretik sortu zuen beste ezeren antzik ez zuen obra bat margotu zuen Krasnerrek. Gorputzaren ikonografia nabarmentzen zuten forma izurtuak, haragitsuak, inguru-beltzak eta arrosa ukituekikoak nagusitzen ziren mihisean. Konposizio hura egin zuen, Profezia, Pollockekin zuen harremana aski une larri batean zegoenean. Lanak “ezinegon handia” sortzen ziola esan zuen, eta asto gainean utzi zuen etxean Krasnerrek Frantziara bakarrik bidaian joan zenean. Abuztuaren 12an telefono-dei bat jaso zuen Pollock auto istripu batean hil zela jakinarazten ziona; Edith Metzger ere hil zen istripuan, Ruth Kligmanen laguna; azken hori Pollocken maitalea zen, ezbeharretik bizirik atera zen bakarra.
Hileta egin eta aste gutxira, Krasnerrek berriz hartu zituen pintzelak eta Profezia lanarekin hasitako saila jarraitzen zuten hiru lan sortu zituen: Jaiotza, Besarkada eta Hiru bitan. Hiru mihise horietako bik —ikusgai daude hemen— indar psikologiko ilunek animatutako paisaia aztoratuak dirudite. Berriro margotzeari heltzeko erabakiaz galdetu ziotenean, baita halako oinaze latz baten erdian ere, modu prosaikoan erantzun zuen Krasnerrek: “Pintatzea ez da bizitzatik aparteko gauza. Gauza bera da. Bizitzeko gogorik dudan galdetuko balidate bezala da. Nire erantzuna baiezkoa da, eta horregatik margotzen dut”.