Lee Krasner. Kolore Bizia
Hamaika modu
Atalak
Elkarrizketa
- Izenburua:
- Elkarrizketa
- Erakusketa:
- Lee Krasner. Kolore Bizia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea. Merkatua | Artistak | Ibilbide artistikoa | Kritika | Erakusketak | Houstongo Museum of Fine Arts | Museum of Modern Art (MOMA) | San Frantziskoko Museum of Modern Art | AEB | New York | Introspekzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Artelan motak:
- Bideoa
- Aipatutako artistak:
- Krasner, Lee
“Emakumea nintzen, judua, alarguna, arrunt margolari ona —eskerrik asko—, eta apur bat independenteegia”.
1983ko urriaren 27an, 75 urte betetzen zituen egunean, Krasnerren atzera begirako erakusketa bat inauguratu zen Houstongo Museum of Fine Arts-en. Erakusketa San Frantziskoko Museum of Modern Art-era joan zen, eta ondoren New Yorkeko Museum of Modern Art-era, non artistak beti nahi izan baitzuen bakarkako erakusketa bat antolatu; ez zen ikustera helduko ordea, 1984ko ekainaren 19an hil baitzen. Azkenik, bere bizitzako azken urteetan, merezi zuen aintzatespena eman zitzaion. Hala ere, Krasnerrek berak ere aitortzen zuenez, zenbait alderditatik, ”bedeinkapen” bat izan omen zen kritikaren ezikusia. Haren presiotik aske, egin nahi izan zituen lanak egin zituen Krasnerrek, eta kontrolatuko zuten arte-salerosleen eta bildumagileen talderik gabe, ez zuen inoiz bere burua errepikatzera beharturik ikusi bere nahierara mugitzen zelarik korronte berri bakoitzean, iristen zitzaion bezala.
Bideo hau Krasnerri egindako elkarrizketen artxiboko grabaketez osatua dago, eta, egilearen beraren hitzetatik abiatuta, haren bizitza eta obraren ikuspegi bat eskaintzen du.