Edukira zuzenean joan

Anish Kapoor

Tiroak txokoan (Shooting into the Corner, 2009)

Info gehiago

Atalak

Anish Kapoor

Estudioan erauzten dugu esanahia, itxuraz zentzugabea den prozesu baten bidez, jolas-antzeko prozesu baten bidez. Arte abstraktua azalaren azpian funtzionatzen saiatzen da, nolabait esateko esanahiak ezkutuan ematen ditu.
Anish Kapoor

Azken hogeita hamar urteotan, Anish Kapoorrek nazioarteko ospea bereganatu du, eta bere belaunaldiko artista eragingarrienetako eta nabarmenetako bat bihurtu da. Erakusgai ditugun objektuek formari, espazioari, koloreari eta materialari buruzko Kapoorren azterketa uzten dute agerian, eta guztiek ere eragin sakona izan dute eskultura garaikidearen garapenean. Masaren eta hutsaren, eta sortzearen eta suntsitzearen arteko aldeak, eta prozesua edo iragankortasuna adierazten dituzte Kapoorren eskulturek, instalazioek eta arte proiektu publikoek; hala, lanok mundu ikusgarriaren ezegonkortasuna jasotzen duten topalekuak eskaintzen dituzte.

Erakusketa honetan hainbat lan multzo daude —bakoitzari Kapoorrek “formaren mintzaira” deritze— eta bereizgarri dute zer materialez eginda dauden (pigmentua, harria, leundutako altzairu herdoilgaitza, argizaria eta zementua) eta zer nolako prozesuaren bidez sortu diren (leherketak eta entropia, esaterako). Kapoorrek esperientzia fisiko eta psikologikoen segida moduan taxutu du erakusketa; esperientzia horiek haren eskultura-lengoaia poetiko baterako bilaketan murgiltzen gaituzte, zehatzago, objektuaz haratago doan lengoaia baten bilaketan. “Maiz esan dut artista naizen aldetik ez dudala ezer adierazteko. Ezer esateko baduzu, esanahia helarazten duzu. Artistaren zeregina da zer esan ez jakitea, eta ez jakite horrek zuzentzen du artelana”.

Anish Kapoor Bombayn jaio zen eta Londresen bizi eta lan egiten du. 1990ean Erresuma Batuko ordezkari izan zen Veneziako 44. Bienalean eta artista gazteenari Duemila saria jaso zuen. Hurrengo urtean Turner sari entzutetsua eman zioten. Londresko Royal Academy of Arts-en du jatorria erakusketak eta Guggenheim Bilbao Museoan artistaren lankidetza estuarekin jarri da. Areto hauek albait soilenak dira hausnarketarako egokiak izan daitezen.

BESTE ATALAK

Anish Kapoor

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Tiroak txokoan (Shooting into the Corner, 2009)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Harea zuria, artatxiki gorria, lore asko (White Sand, Red Millet, Many Flowers, 1982)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Haurdun nagoenean (When I am Pregnant, 1992)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Adam (Adam, 1988–89) eta Titulurik gabea (1990)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Horia (Yellow, 1999)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Ispiluak (Mirrors)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Ene aberri gorria (My Red Homeland, 2003)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago

Greymanek negar egiten du, xamana hiltzen da, ke kiribilak, deitutako edertasuna (Greyman Cries, Shaman Dies, Billowing Smoke, Beauty Evoked, 2008–09)

Anish Kapoor, Atala, 2010

Info gehiago