Bilbo eta pintura
Sarrera
Picasso
Atalak
Gauguin
- Izenburua:
- Gauguin
- Erakusketa:
- Bilbo eta pintura
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Forma | Sinbologia | Bilbo | Paris | Musika | Pablo Picasso | Paul Gauguin | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Primitibismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Durrio, Paco
1900ean, Paco Durriok Parisera iritsi berria zen Picasso gazteari kutsatu zion Gauguinen pentsamendu bisualaren su sortzaile hori. 1904an, Bateau-Lavoir-eko bere apartamentua utzi zion, eta han egin zituen Picassok, Durrioren laguntzarekin, bere lehen eskulturak, buztinez eta brontzez. Durriok erakutsi zion buztina modelatzen, sua erabiltzen eta hark pigmentuetan duen eragina neurtzen. Fernande Olivier-ek, Picassoren orduko neskalagunak, Durriok ezkutuan janaria eramaten ziela kontatu zuen bere Picasso et ses amis (Picasso eta lagunak) liburuan. Picassok “Paco Durrio nire lagun maiteari” eskaintza idatzi zuen Holandar ederra koadroan. Picassoren Mutila pitxerra eramaten margolana ere Durrioren jabetzakoa izan zen (koadroko mutilak eskuetan daraman zeramika bilbotarrak egin zuen). Picassoren biografo John Richardson-en arabera: “Oraindik ez gara jabetu zenbateraino lagundu zioten Picassori Durrioren teknikek handik berrogei urtera, Vallauris-en, zeramikaren artea goitik behera iraultzeko orduan”. Durrio aitzindaria izan zen arte primitiboa abangoardiarekin lotzen, sutan egositako zeramikaren autonomia azpimarratzen eta urregintzari eskultura bokazioa ematen. Juan Crisostomo de Arriaga (1806–1826) bilbotar musikariari eskainitako monumentua XX. mendean Espainian egindako eskultura publiko onenetakoa dugu. Obra ez da musikariaren erretratu bat, monumentu bat baizik —etimologiako egiazko zentzuan: latinezko monere hitzak pentsarazi eta gogorarazi esan nahi du—, bere sinbolismoren bidez musikaria gogorarazteko egindako multzoa baita: brontzezko emakume baten irudiak bere kantua goratzen du, eta negar egiten du musikariaren heriotza goiztiarragatik, haren malkoak bizitzaren irudi den urmael batera isurtzen direla. Durriok berrasmatu egin zuen monumentuaren zentzua obra horretan, Arriagaren ordez musa bat irudikatuz idulki baten gainean eta urez inguratua, beste kultura eta sinbolo batzuen erreferentziak gogora ekarriz, Gauguinen antzera.