Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

[Itsasoa eta mendia]

Info gehiago

[Jai giroan]

Info gehiago

Atalak

[Gerraren triptikoa]

Artetak tonu leuneko inpresionismo horren bidez irudikatutako baserritarrez eta idi-gurdiez gain, badugu ere Iturrinoren fauve pintzelkadek biziarazitako beste mundu bat, abelgorrien, zezenen eta festaren mundua, hegoaldeko emakumeena eta argiarena. Inpresionismoaren oinordeko den pintura ondo enpastatua ez bezala, Iturrinoren pintura testura-pintzelkaden bidez hedatzen da, pertzepzioaren unea atzemateko itxurazko exekuzioabiadura horrekin, koadro osoa zeharkatzen duen suhartasunez. Bestalde, belen eta soken mundu abstraktuari —piano baten mekanismoa bezain konplexuak Tellaecheren obran— landa-mundua kontrajartzen zaio, Ibarrolaren pinturak totem bihurtutako lanabesak baliatzen dituen landamundu hori. Marinel-herriek, egurrezko edo altzairu xaflazko egitura babesteko ez ezik, estetika jakin batez seinalatzeko ere margotzen dituzte beren itsasontziak; argi bereizten dira horretan baserritarren munduak bere lan-tresnak, gurdiak edo baserriak tratatzeko duen modutik. Kolorearen bi kultura edo fenomenologia desberdin dira, tresnei, pigmentuei eta xedeei dagokienez, behintzat. Azkenik, Artetaren Gerraren triptikoa (Tríptico de la guerra) azken agur moduan zabaltzen da: hor amaitzen da XIX. mendeko karlisten setioen trauma gainditu bai, baina erbestean hondoratu zen Bilbo hori; hor esaten zaio agur 1936ko Gerra Zibilak esan nahi izan zuen guztiari.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

Gauguin

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

Picasso

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Bilbo eta bere ingurua]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Aitzindariak]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Itsasoa eta mendia]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Gerraren triptikoa]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Jai giroan]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago