Edukira zuzenean joan

Bilbo eta pintura

[Bilbo eta bere ingurua]

Info gehiago

[Itsasoa eta mendia]

Info gehiago

Atalak

[Aitzindariak]

1839an, gerra betean, karlistek setiatuta zuten hiri batean, oso ideia politiko desberdineko hogeita hamar herritar gai izan ziren, eragozpenak eragozpen, aisialdirako elkarte bat sortzeko, jakitun baitziren haiek etorkizuna izango bazuten hiriaren etorkizun komuna diseinatu beharra zegoela, eta, epe luzera begira, hiriari zabaltasun handiagoa eman behar zitzaiola. José Arrueren bi margolan hauetan, XX. mendearen hasierako Bilbo ekonomikoki sendo hori osatzen zuten zenbait lagun ikus daitezke, inportatutako (atzerrira ikastera joandako gazteek ekarritako) kirol-jardueretan dihardutela: futbola eta bela; Espainian aitzindariak ziren bi jarduera haiek. Athletic Clubeko jokalariak, Bilboko jendartea eta enpresaburuak eurak bezala, gizarte jatorri desberdinekoak ziren: batzuk Bilboko Zazpikaleetakoak ziren (Pichichi), beste batzuk Abando edo Begoñako elizateetakoak (Zuazo eta Gonzalez Gorbeña), edo beste hiribildu batzuetakoak (Plentziakoa, adibidez, Solaun), eta Nerbioi Garaiko arabarrak ere baziren (Belauste anaiak). Arrue ez zen izan gizartearen karikaturagile soila, Bilboko erretratugile onena baizik: betiko izoztu zuen Athleticen arrakasta-une hura —lan-talde baten handitasuna—, edo Sporting Clubek antolatutako estropadarena —Abrako portu berriaren kontra-moilan—, kirolaren eta inguruko jendartearen koloretako erradiografia gisa.

BESTE ATALAK

Sarrera

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

Gauguin

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

Picasso

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Bilbo eta bere ingurua]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Aitzindariak]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Itsasoa eta mendia]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Gerraren triptikoa]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago

[Jai giroan]

Bilbo eta pintura, Atala, 2021

Info gehiago